(Lo sentimos pero este contenido no está disponible en su idioma.). Política lingüistica en Eke.org PartaideakEgitasmoaren partaide desberdinek ondoko galderari erantzun diote:"Zergatik nahi ukan duzu Uztaritzeko latsagiaren berritzean parte hartu, eta zer ondorio ateratzen duzu ekintza horretarik ?" Terexa Lekumberri, Euskal kultur erakundeko ondare arduraduna"Ondarea, zentzuzko gauza bat da". Hori izan da lema nagusia, Aroztegi latsagia berritu duten 16 gazteekin egin dugun lanaren motibazio handiena. Gure nahia zen gazte horiek uler dezaten latsagi honen atzoko eta gaurko balioa, bere historia beregana dezaten eta Uztariztarrei latsagi berritua eskaintzeaz harro izan daitezen... Berekin izan gara beraz, latsagiaren auzoko ahozko memoriaren bila. Bestalde, ondoko auzotegien ezagutzera izan gara ere. Harreman sozialak gero eta urriagoak direnez, espero dugu gazte horiek Uztariztarrekin pasaturiko momentuek beren gizatasunaren parte bat osatuko dutela. Jean Ezcurra, Uztaritzeko Herriko Etxeko Zerbitzuen Zuzendari Nagusia"Berritze egitasmo hori aspaldikoa da baina ez zen sekula gure lehentasunetan sartzen, ez diru mailan, ez eta herriko zerbitzu teknikoetako lan plangintzan ere. Errobi-Ur Hertsi PCD-ak kontutan hartu duenez, gure ondare ttikiaren kalitatea argitan ezarri ahal ukan dugu eta latsagiak iraganean ukan duen garrantziaz oroitu gara. Mailux Caldumbide, Euskal Herriko Gazteen Geroa tokiko ordezkaritzaren zuzendaria"Tokiko ordezkaritzek behatoki eta berritzaile lana egiten dute lurraldeetan. Bestalde, tokiko ordekaritza bi logiken erdian dago :
Langune desberdinetan ibili ondoren bai gazteekin, bai Herriko Etxeekin (Donapaleu, Ortzaize, Baiona...), PCD-az baliatu gara, "aktiboa, sortzailea, kolektiboa, eraikitzalea" den lanbide-orientazio ikastaldi baten antolatzeko, beren zerbitzuko eta gizartearen zerbitzuko.
Uztaritzeren ondotik, Ahetzek lekukoa hartu behar luke eta Errobi-Ur Hertsi PCD eremu guzian segitu nahi genuke, teknika eta finantza muntaketa konplikatuak baldin badira ere." Laurent Pourtau eta Etxarriko formakuntza zentroa
Badu 20 urte Etxarriko AFMR formakuntza zentroak formakuntza ekintzak antolatzen dituela Akitaniako Eskualdearentzat pertsona batzuek lan bat atxeman dezaten. Karia hortara, ikasleekin, ahal bezain bat lurraldearen eragileak izan nahi genuke eta ahal den guzietan, tokiko egitasmoetan sartzen gara. Uztaritzeko latsagiaren berritzea bete-betean dinamika horretan sartzen da :
Ekintza honen lehen bilduma bat egiterakoan, berritze hori, latsagien funtzioaren eta sinbolikaren inguruko lan zabalago batean kokatu izanak biziki onuragarria iduri du. Horri esker, ikasleak historia kolektibo batean sartu dira eta beren nortasunaren zati bat berreskuratu dute. Etxegintzako bidaide federazioa"Angeluko Etxegintzako bidaide federazioak (F.C.M.B.) Uztaritzeko latsagiaren berritze egitasmoan parte hartu du, ekintza honen helburuak - zailtasunak dituzten gazte batzu egitasmo kolektibo baten inguruan parte harraraztea - osoki bat egiten zuelako Angelun eskaintzen ditugun formakuntza batzuekin baina ere Bidaideen baloreekin, hots jakintzen banaketa eta transmisioa. Gainera, ekintza mota honek edozein pertsona "norberaren" balorisazio desmartxa batean kokatzen du bete-betean, bai eta herritartasun nahiz jendetasun dinamika batean ere (jende nahasketa, talde-lana, aginduen errespetua)." Témoignages des jeunesAristideAristide Mahay Arimino, 18 ans, Bayonne CélineCéline Trouillet, 17 ans, Cambo-Les-Bains NedalNedal Ahachad, 19 ans, Bayonne ColineColine Deck-Roussel, 18 ans, Mouguerre CassandraCassandra Nogues, 17 ans, Bayonne Liste des jeunes
|