(We apologize for not being able to present the contents in English for the moment. You can get the information in absence in one of the other languages available on the site. ). Language Issues

Euskal artisten eta arlo artistikoko eragileen errepertorioa

Euskal kultur erakundeak euskal kulturaren inguruan diharduten Iparraldeko artisten eta arlo artistikoko eragileen errepertorio bat zabaltzen du www.eke.org atarian.

Erregularki eguneratua den errepertorio horren helburua ahal bezainbat artista eta eragile ezagutaraztea da (kultura elkarteak, formatzaileak, agenteak, hedatzaileak, ikusgarri gelak, teknikariak...), norberaren harreman-datuak fitxatan zabalduz eta sailkatuz aktibitate motaren arabera.

Errepertorioa 8 atal nagusitan banatzen da :

  1. Euskal kantua eta musika
  2. Bertsolaritza
  3. Euskarazko literatura
  4. Euskarazko ipuina
  5. Euskarazko antzerkia
  6. Euskal dantza
  7. Zirko eta karrika arteak
  8. Arte bisualak

Errepertorioan agertzeko moldea

Datu-base horretan agertzeko galdea egin behar zaio Euskal kultur erakundeari. Azpimarratzekoa da errepertorioan izena ematea dohain dela.

Haatik errepertorioan onartua izateko zonbait irizpideren betetzea eskatzen da. Orohar, onartzen dira errepertorioan Iparraldean sortu edota bizi diren euskal kulturaren inguruan lan egiten duten artistak edota eragileak (elkarteak, enpresak, egiturak...).

Eguneratze lana

Euskal kultur erakundeak datubasea hone kudeaketa bere gain hartzen badu ere eragile guzien parte-hartzea espero da ahal bezain usu eginen den datu-eguneratze lanari begira. Ondorioz, nahi izanez gero, eragile bakoitzak bere fitxan agertzen diren harreman-datuen eguneraketa bakarrik eta zuzenean kudeatzen ahalko ditu www.eke.org atariko extranet sarearen bitartez.

Xehetasunak

 

Artisten errepertorioan agertzeko urratsak

1. Euskal kultur erakundea kontaktatu zure eskaeraren berri emanez 05 59 93 25 25 zenbakira deituz, mezu bat igorriz helbide honetara (artistak@eke.org) edo harreman-fitxa hau betez.

2. EKE-k emanen dizun web-orrialdearen helbidera joan eta han dagoen izen-emate formularioa bete (paperez ere bete eta igor daiteke).

3. EKE-ko langile batek zure behin-behineko fitxa osatu eta sailkatuko du. Fitxa horren behin-behineko helbidea bidaliko dizu baiezta dezazun.

4. Ez baduzu beste oharrik helarazten zure fitxa publikoa bilakatuko da eta argitaratuko da.