Euskal antzerkigintza

Luzaz talde amateurrak bakarrik izan ondoan, orain profesionalak ere agertu dira. Hautatzen dituzten testuak euskal idazleenak ala egokipenak dira (Brecht, Réza, Koltès...).

"Putxerriko satorrak" antzerkia (2009)

Bestalde hor dugu euskal antzerki herrikoi zaharrena den Pastorala, kanpoan emana eta kantatua. Urtero, Zuberoan, herri oso batek pastorala bat antolatzen du.
Gaur egun, sail horretan, esperientzia berriak eramanak dira. Antzerkia agertzen da ere maskaradetan eta kabalkadetan.

Antzerki mota frango

Antzerki mota anitz badira Euskal Herrian. Gehienak aspaldikoak dira eta zaila da jakitea nondik heldu diren.

Antzokietatik kanpo ematen diren emanaldietan, bereiz daitezke :

  • Xiberuko pastorala, kanpoan ematen den euskal antzerki herrikoiaren mota landuena.
  • Maskarada : antzerki mota hau ere kanpoan antzezten, kantatzen eta dantzatzen da. Xiberukoa da eta ihauteri garaian egiten da.
  • Toberak

Barneko antzerkia 1920. urteen hastapenetik goiti garatu da Euskal Herrian. XIX. mende ondarrean, Martzelino Soroa donostiarrak, antzerki obra onak idatzi zituen, molde klasikoan. 1960. urteaz geroztik, euskal idazle batzuek (Antonio-Maria Labayen, Piarres Larzabal, Telesforo de Monzon, Iñaki Begiristain, Imanol Elias, Daniel Landart, Guillaume Irigoyen, Mattin Irigoyen, Pantzo Hirigaray, Antton Luku...) bai eta idazlan arrotzen itzulpenek aberastu dute euskal antzerkigintza. 

Ipar Euskal Herriko antzerki taldeen errepertorioa

Baliabide orokorrak

  • Euskal Antzerki Taldeen Biltzarra (ipar Euskal Herriko euskal antzerki taldeak biltzen dituen elkartea)

Iparraldeko euskal antzerki munduko eragileak

Iparraldeko euskal antzerkigintzako eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (artistak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...).