Kultura ekintzak eta egitasmoakEuskal kultur erakundeko ekintzak alde batetik EKEko talde profesionalak zuzenki bultzatzen eta kudeatzen ditu, eta bestetik elkarteek proposatzen eta kudeatzen dituzte EKEren laguntzarekin. Hona hemen gure erakundearen lan ardatz nagusienen ikuspegi zabal bat. Euskal kultura ondareaEuskal kultur erakundeko ondare zerbitzuak eskualdeko nahiz departamenduko batzorde ezberdinetan parte hartzen du ( Zerbitzuaren lan ildo nagusienen artean, Baxe-Nafarroako ahozko memorioaren bilketa aipatzekoa da, 2007-2013 urteetako Euskal kultur erakundearen lehentasunetarik bat delarik.
Heziketa artistikoa eta kulturala ikastetxeetanEuskak kultur erakundea baliabide zentro bat da, Ikuskaritza Akademikoak eta DRAC Kultura zuzendaritzak onartua heziketa artistiko eta kulturalarentzat, bai ikastetxeetan, ikastetxeetarik kanpo, eta orokorki, euskarazko formazioentzat ere. Departamenduko heziketa kulturalaren garapen
IkusgarrigintzaEuskal kultur erakundeko ikusgarrigintza zerbitzuak ingenieritza lana egiten du artista amatur eta profesionalentzat. Bestalde, Euskal kultur erakundeak bere jakinduria ekar dezake gertakari artistiko eta kulturalen elkarlanean sortzeko, Euskal Herriko eta kanpoko baliabide-zentroetan. Xehetasun gehiago : Frank SUAREZ (Ikusgarrigintza zerbitzuko arduraduna) Lurralde kultura animazioaGaur egun, Euskal kultur erakundea euskal kulturaren baliabide-zentro bat da Adibide batzu : "Kaperan a kapela" sailaren animazioa Hendaiako Abbadia Jauregian, "Euskal kultura argitan" saila Donibane-Lohizunen, euskal kultura animazioak Biarritzeko mediatekan, "Euskal bide arteak" jardunaldiak Bidarten...
Mugaz gaineko harremanakIparraldearen eta hegoaldearen arteko kultura trukaketen azkartzeko, Euskal kultur erakundea baliabide-zentro bat da : Hona hemen, EKEk parte hartzen duen kultura gertakari batzu : Donostiako "Iparraldea Bertan", Andoaingo "Iparraldea Andoainen" kultura zikloak, Durangoko liburu azoka, Azpeitiako antzerki topaketak... Politika horrek Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal kultur erakundearen arteko elkarlan hitzarmenaren babesa dauka.
Sustengua kultura elkarteeiElkarteek kultura ekintzak proposa eta kudea ditzakete Euskal kultur erakundearen laguntzarekin. 1990ean sortu zenetik, Euskal kultur erakundeak
Ikerketak eta azterketakEuskal kultur erakundeak, ikertzen duen (inkestak, ikerketak, azterketak...) ingurumen soziokulturalari arreta handia ematen dio, behar dituen gaitasunez inguratuz gai jakin batzuei buruz. Bestalde, alor kultural eta artistikoetan ari diren eragileak identifikatzen ditu eta lurraldean zehar eramanak diren ekimenak sailkatzen ditu, euskal kulturaren behatoki bat sortzeko asmoz.
Erakusketa ibiltariak eta argitalpenak
Internet eta euskal kultura2005eko apirilan sortu www.eke.org euskal kulturaren web atariaren eguneratzea eta garatzea Euskal kultur erakundeko multimedia zerbitzuaren esku da. www.eke.org ataria Euskal kultur erakundearen tresna nagusia da euskal kulturaren hedatzeko eta ezagutarazteko daukan misioan. Xehetasunak : Jakes LARRE (Multimedia zerbitzua) Epe luzerako kultura programak
Euskal kultur erakundea programa berri bati buruz gogoetatzen ari da 2010eko. Xehetasun gehiago : Pantxoa ETCHEGOIN (Zuzendaria)
Erakusketa ibiltariak
Gure argitalpenak
Batekmila programa
|