Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Euskal kulturarentzat hitzordua Second Life unibertsoan

EKE ¦ 2008-09-29 ¦ 09:57 ¦ Kultura

Euskal Kultur Erakundea mundu birtualetan murgiltzen hasia da Second Life-ko Euskal Uhartean kultura animazio gune bat antolatuz: Anartean kulurgunea. Esperimentazio bat gisa, EKEk lehen hitzordu bat proposatzen dizue Second Life-ko "Pays Basque" Uhartean 2008ko urriaren 1ean, asteazkenarekin 17:00etatik 21:00etara.

Publizitatea

Euskal Herriko ANTIC agentziaren sostenguarekin eta Euskal Herri numerikoa desmartxa kolektiboaren baitan sortu da Anartean.

Gure asmoa euskal kulturaren balorapen modu berriak esperimentatzea da. Euskal kulturaren gaurkotasunaren eta bizitasunaren erakusteko baita publiko berrien hunkitzeko gisan.

Hastapen batean euskal kulturaren inguruko informazio zabalak erakusketa moldean baizik ez badira erakutsiak ere, pentsa daiteke, denborarekin, tresnak eskaintzen dituen komunikaziorako baliabideetan bermatuz, mintzaldiak et topaketa artistikoak antola daitezkeela ere bertan!

Anartean Euskal kultur erakundeak lehen hitzordu bat proposatzen dizue Second Life-ko Pays Basque Uhartean 2008ko urriaren 1ean, asteazkenarekin 17:00etatik 21:00etara.

Informazio gehiago, irudiak eta konektatzeko moduaz argibideak hemen.

Erantzun artikulu nagusiari