Erakaskuntza

Euskara 1954az geroztik irakasten da hego Euskal Herrian, 1969az geroztik ipar Euskal Herrian.

Ikastolak (murgiltze pedagogia erabiltzen duten eskolak) aitzindariak izan dira alor honetan, ikastetxe publikoetako eta pribatuetako gela elebidunak berantago agertu direlarik (1983an sare publikoan, 1986an sare pribatuan).

Euskara Kultur Elkargoak atera duen mapa: euskaraz matrikulatutako ikasleen ehunekoa - 2000-2005 - www.euskarakultur.org

2003/2004an, ipar Euskal Herrian murgiltze irakaskuntzak eta irakaskuntza elebidunak lehen zikloko 5900 haur (eskolatuen % 22,3) hunkitu dituzte. Bestalde, ikastetxe publiko eta pribatuetan euskara ikasi nahi dutenek 3 orenez astean egin dezakete. Nahiz ahalbide guzi hauek obratuak izan diren, ipar Euskal Herriko lehen zikloko haurren %72ek ez dute euskarazko irakaskuntzarik. Nafarroan egoera bera dugu (3-15 urtekoen %65,35 kasu berean dira). Euskal Autonomia Erkidegoan aldiz, euskara gabeko hezkuntza ereduak 3-16 urtekoen %1 baizik ez du hunkitzen.

1980az geroztik Euskal Herri osoan euskal ikasketak unibertsitatean egin daitezke.

Bestalde, AEK, HABE eta IKA bezalako egiturei esker, 16 000 helduek euskara ikasten dute gaur egun Euskal Herri osoan.