Euskaraz bizi !Euskara komunikazio hizkuntza da ere 1982an, Eusko Jaurlaritzak euskarazko telebista publikoa sortu du. Irrati batzuek euskarazko emankizunak eskaintzen dituzte Euskal Herri guzian. ![]() Bi urtetarik behin lekukoa eskutik eskura dabil euskararen aldeko "Korrika" lasterkaldian (arg. aek) Prentsa idatzia (egunkariak, aldizkariak) anitz garatu da azken hogei urteetan. Euskara teknologia berrietan sartu da eta interneten ibiltzen da. Hego Euskal Herriko zati handi batean ofiziala izanez, euskara administrazioan, irakaskuntzan eta seinaletza publikoan agertzen da. Gaur egun, ahalegin bereziak eginak dira, euskararen erabilpena sustatzeko familietan eta bizi sozialean, bai eta bere presentziaren azkartzeko hizkuntza ingurumenean. Ipar Euskal Herrian, erakunde eta elkarte batzu saiatzen dira euskarari toki baten ematea bizi publikoan baina oraino anitz bada egiteko familia transmisioari, irakaskuntzari eta hizkuntza ingurumenari dagokienez. Esku-eskura : oinarrizko komunikazioa euskaraz
Euskara arloko eragileen errepertorioa![]() Ipar Euskal Herriko euskara arloko kultur eragileen harreman datuak eskaintzen dituen errepertorioa, kategoriatan sailkatua (hezkuntza, baliabide tokiak, elkarteak, komunikabideak. Gehiago jakin Harreman baliagarriak
Webgune interesgarriak
|