Aneta bokaleko| Ipuina | Koldo Amestoy | Hizkuntza: Euskara | Publikoa: Helduentzat Aneta bokaleko [+] Argazkia handitu Itsasoa eta Euskaldunak… aspaldiko ixtorioa. Gogoan dugu noski, bale harrapatzea Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurditik hainbeste gizon eraman zituenak Ternua deitzen zuten lurralde "berriraino"… Baina bada ere ibaia, abiapuntu gisa... Ikuskizuna "Annette du Boucau" kondairaren inguruan moldatua da. "Bixintxoren arrantza-ontzian dago Aneta bere emaztea. Beraien haur ttikia besoartean lotan daukala, indar ezezagun batzuek gauaren erdian eramaten dituzte... Bidaiaren puntan, ugarte bat, eta horko kobazulo baten sakonean ezkutaturik dago delako Sekretua. Bere semea inuzenteak gerizaturik Anetak abentura frango berezia biziko du". Ipuin harrigarri honi, Koldo Amestoyek lotzen ditu hainbat kontakizun eta, ibaia, itsasoa, ugartea eta bale ehizari loturiko abenturen kronikak. Bixintxo, Aturri ibaiko arrantzale eta Anetaren senarra den honekin ikuskizunak biziaraziko digu, Pirinioetatik jausten den Aturri erreka. Hainbat ahaleginen ondotik, "urhandirako" bidean bere neurriko ibaiahoa urratu zuena, lurra eta itsasoaren arteko lokarri izateko. Koldo Amestoyek kontatzen du, Pantxix Bidartek bidaia eta gizonen abentura kantatzen. Kitarra elektriko eta akuztikoak, cavaquinho, cistre, aldizka gogoratzen digute ekaitza, misterioa, zetazeo handien dantza, bai eta ere, itsasora abiatzeen malenkonia. Iraupena: 1:20. Kondalaria: Koldo Amestoy.
BaldintzakArtisten harrera3 pertsonentzat Ezaugarri teknikoakJoko espazioa: HarremanaKontaktua:Koldo Amestoy Abardia - Hazketa E-posta: Kontakturako datu orria Webgunea: http://www.koldo-amestoy.com |