Antzerkia

Euskal eta euskarazko ikusgarrien hobeki hedatzeko, Euskal kultur erakundeak Iparraldeko sorkuntzen katalogo bat proposatzen dizu.


Aulki hutsa

Le Petit Théâtre de Pain konpainia
| Antzerkia | Hizkuntza: Euskara

"Erabili ondoren itzaliz lurrera botatzen diren alumeten gisakoak dira." Tipitako kantu zahar bat entzuten da. Kaxmi eta Brunki publikotik sartzen dira. Brunkik egunkariz beteriko deabru bat pusatzen du eta Kaxmik ... Gehiago irakurri

 

Gernika

Hebentik artista kolektiboa
| Antzerkia | Hizkuntza: Euskara (edo frantsesa)

1937ko apirilaren 26an Gernika hiria bonbardatu zuen Condor legio alemaniarrak, Francok gidatutako militar espainiarren zerbitzuan Errepublikaren kontra izandako ofentsiban.
1959. urtean idatzia, "Guernica", Fernando ... Gehiago irakurri

 

Har eman

Hebentik artista kolektiboa
| Antzerkia | Hizkuntza: Euskara

Gizon bat arrunt nahasirik dago bere buruan, ez daki nun dabilan, beti presan, zentzua arras galdurik. Memento berean, lo delarik, amets eder batzu egiten ditu.Orduan dantzari bilakatzen da edo berdin musikari. Mundu berri ... Gehiago irakurri

 

Juglarea, Puta eta Eroa

Le Petit Théâtre de Pain konpainia
| Antzerkia | Hizkuntza: Euskara

Ikusgarri hortan, Dario Fo antzerki idazlanen artean hiru bakarkako hautatu ditugu: "juglarearen jaiotza, puta bat ero etxean, ertzoa eta herioa". Dekoratuan, balisa erraldoi bat, erabiliko dena oholtza gisa, bai puskak ... Gehiago irakurri

 

Tartean

Le Petit Théâtre de Pain konpainia
| Antzerkia | Hizkuntza: Euskara

"Tartean" Michel Azamak harilkatu kontakizun anitza da, idazte tailer baten kari, Rennes-eko (Roazhon-eko) presondegiko 12 emazte presorekin partekatu jendetasun orenen emaitza. 12 botzez bat eginez, hots "kanpora ... Gehiago irakurri

 

Katalogoaz bi hitz

Katalogo honen bidez, Iparraldeko artisten ikusgarrien aurkezpena antolatu nahi izan da, Euskal kultur erakundearekin harremanetan diren Iparraldeko, Hegoaldeko nahiz Frantziako kultura egiturei begira. Hala nola herriko etxeentzat eta elkarteentzat. Beste edozein egiturak ere, hemen agertzen diren ikuskizunak programatzen ahalko ditu, noski.

Hautatuak izen diren ikusgarriak, Euskal kultur erakundeak 2007tik hona sustengatu dituen sorkuntzak dira, 2009an edota 2010ean programatu daitezkeenak oraindik.

Interesatuak diren programatzaileak zuzenean harremanetan sartzen ahal dira konpainia edo artistarekin edo ere Euskal kultur erakundearekin.


Ipar Euskal Herriko ikusgarri gelen gida

Ipar Euskal Herriko emanaldi guneen ezaugarriak jakiteko asmoz, Euskal kultur erakundeak gelen gida bat proposatzen dizu.

Gida honetan bereizten dira:

- Egiazko ikusgarri gelak, eta beraz hortarako ekipatuak direnak;

- Ikusgarriak baina ere beste ekitaldi batzu (dantzaldiak, bestak, mintzaldiak...) hartzen ahal dituzten gelak.

Bilaketa, gune moten arabera egin daiteke, bai eta lurraldeko hirien ordre alfabetikoaren arabera ere.


Euskal artisten eta arlo artistikoko eragileen errepertorioa

Euskal kultur erakundeak euskal kulturaren inguruan diharduten Iparraldeko artisten eta arlo artistikoko eragileen errepertorio berritua proposatzen dizue. Ondoko arloak jorratuak dira: euskal kantua eta musika, bertsolaritza, euskarazko literatura, euskarazko ipuina, euskarazko antzerkia, euskal dantza, zirko eta karrika arteak, arte bisualak.