Gernika

| Antzerkia | Hebentik artista kolektiboa | Hizkuntza: Euskara (edo frantsesa) | Publikoa: Denentzat

1937ko apirilaren 26an Gernika hiria bonbardatu zuen Condor legio alemaniarrak, Francok gidatutako militar espainiarren zerbitzuan Errepublikaren kontra izandako ofentsiban.
1959. urtean idatzia, "Guernica", Fernando Arrabalen antzezlanak azaltzen digu senar-emazte bikote zaharra bere etxean bonbardaketak bat batean harrapatuta eta bonba hiltzaileen jaurtiketa etengabea jasaten.

Gidoia
Ziur aski merkatura joateko prest zeudenean, bonbardaketak harrapatu ditu Pantxo eta Lira bere etxean. Lira komunetan zegoelarik harri hondarpean harrapatua izan da. Ikuskizuna lehen bonbardaketarekin hasten da eta ondorengo bonbardaketek markatuko dute erritmoa...

Eszenografia
Suntsiketa idurikatzen duten egunkariko osto zimurtuen multzoak sakabanatuak daude lurrean. Ezpazioa bi partetan zatitua da, argian dena eta horren gibelean iluna dena, bertan Lira ehortzia dago. Bien artean, iraganezina den muga bat. Zenbait tresna ezberdin harri hondarretan banatuta daude (irrati bat, saskia...).

Kanpoan, eskuin aldean, perkusio jolea kokatzen da, militarren erara kamuflatua. Berak egiten ditu bonbardaketak.

Iraupena: oren bat.

Zuzendaria : Ramon Albistur
Aktoreak: Ane Zabala (euskaraz) edo Renate Dregger (frantsesez), Pierre Vissler, Ramon Albistur
Perkusio jolea: Pierre Thibaud
Eszenografia: Gonzalo Etxebarria
Argi diseinua: Zigor Gorostiola

Baldintzak

Artisten harrera

Bost pertsonentzat
- Aldagela erosoak
- Apairu beroak
- Edariak

Ezaugarri teknikoak

Joko espazioa:
- Zabalera: 10 metro.
- Sakonera: 8 metro.
- Goratasuna: 3 metro

Eszena aitzinetik alde batetik bertzera pasatzeko espazioa.

Ikusle kopuru egokia:
- 100 eta 300 artean.

Barne edo kanpoko espazioan ematen ahal da ikuskizuna.
Kanpoan izanez gero, egunez edo gauez ematen ahal da.

Argiak:
- 8 rekorteak (edo 4 rekorteak eta 4 PC) + 4 PC, PAR 1.

Harremana

Kontaktua:

Hebentik kolektiboa
Mixel Etxekopar - Nicole Lougarot

4 rue Matalaz
64130 Maule-Lextarre

Tel.: 05 59 19 15 87
+ 34 948 63 11 62 (Ramón)
+ 33 (0)559 28 70 04 (Pierre)

E-posta: Kontakturako datu orria

Webgunea: http://hebentik.wifeo.com