Dorrea / Solo

| Dantza garaikidea | Mizel Théret | Publikoa: Denentzat

Dorrea / Solo [+] Argazkia handitu

"Bakar-saio horren abiapuntua, neure kultura, hau da, euskal kulturarekin daukadan harremana miatzeko desioa izan da. Harreman hori etorkizunaren aurrean sentitzen ditudan indar eta hauskortasun, maitasun eta zalantza, itxaropen eta etsipen, sosegu eta arranguraz egina da.
Horretarako hartu dut kultura horrek nire baitaren baitan entzunarazten duena, hunkitzen nauena : lehenik eta behin hizkuntza (euskara), kantu, olerki, ahots batzuen bidez... Bai eta dantza urratsak, pilotarien jestuak ere.
Nire baitan daramadan euskal kultura egunero eraikitzen da, nire euskal nortasuna bezala, eta etengabe mugitzen den eraikuntza hori beste unibertsoekiko harremanez aberasten da (dantza eta musika garaikideekiko harremanez bereziki), eta nahi izan dut sorkuntza hau horren lekuko izan dadin.
Azkenik, bada ere eutsi nahi nuen desafio bat, tauladaren gainean bakarrik dantzatzea- rena. « Solo »aren moldea hautatu dut, ahal bezain sakon joateko miatze edo barne-behaketa horretan. Pieza koreografiko hori "“kaleidoscope" baten gisan idatzia da".

Mizel Théret

Iraupena: 52 minutu.

Koreografoa - dantzaria: Mizel Théret.
Musikak: John Oswald, Sofia Gubaidulina, Elliott Sharp, Arvo Pärt, Maddi Oihenart, Delirium Tremens, « Gure Aita ».
Soinuak: Pierre Vissler.
Argiztapen diseinua: Frédéric Béars.
Argazkiak: Jean-Claude Broca.

Baldintzak

Artisten harrera

Bi pertsonentzat:
- Aldagela erosoak
- Apairu beroak
- Edariak

Ezaugarri teknikoak

Espazio eszenikoa:
- Zabalera: 8 m
- Sakonera: 7 m
- Goratasuna: 5 m
- Dantza-tapiz beltz bat.
- Antzoki-oihal beltza gibelean.

Argiak
- Ikusi koreografoarekin.

Soinua
- CD irakurgailua.
- Gelaren kalitate handiko hedapen sistema.
- 4 kaxa eskenatokiko difusiorako.

Harremana

Kontaktua:

Mizel Theret

28, rue Larrepunte
64200 Miarritze

Tel.: 05 59 23 34 68

E-posta: Kontakturako datu orria