Aulki hutsa

| Antzerkia | Le Petit Théâtre de Pain konpainia | Hizkuntza: Euskara | Publikoa: Denentzat

"Erabili ondoren itzaliz lurrera botatzen diren alumeten gisakoak dira." Tipitako kantu zahar bat entzuten da. Kaxmi eta Brunki publikotik sartzen dira. Brunkik egunkariz beteriko deabru bat pusatzen du eta Kaxmik akordeoi bat darama. Kartzelatik ihesi eta herbestean bizi diren poeta eta musikoa dira. Etxerik ez, eta beren gordeleku bakarra bafle bat da. Gaur, muga pasa dute eta guregana datoz, hutsik gelditu zen aulkiaren bila. Hitza eta musikaren bitartez, ekintza klandestinoa gauzatzera.

Joseba Sarrionandiaren obraren arabera.

Autorea
Joseba Sarrionandia Euskal Herriko idazle famatuenetariko bat da. ETAko kide izatea leporaturik, preso hartu zuten, epaitu eta hogeita zortzi urteko kartzela-zigorra ezarri zioten. Urte berean hiru literatur sari irabazi zituen "Maggie", "indazu kamamila" eta "Enperadore eroa" ipuinekin eta "Izuen gordelekuetan barrena" poesi bildumarekin. Espetxetik ihes egin zuen 1985ean eta geroztik klandestinitatean bizi da. Hortik bere eleberri, saio eta olerki bildumak igortzen dizkigu. Frangotan, bere obrak argitalpenaren egun berean agortzen dira.

Iraupena: oren bat

Antzezlea: Manex Fuchs
Musikaria:
Battitt Elissalde
Zuzendaritza: Ander Lipus

Baldintzak

Artisten harrera

Lau pertsonentzat:
- Aldagela erosoak
- Apairu beroak
- Edariak

Ezaugarri teknikoak

Joko espazioa:
Gelak oinarrizko solairuan izan behar du, edo igogailu nahiko haundia izan behar du pianoa igotzeko.

Gelaren neurriak:
- Zabalera: 6 m.
- Luzera: 10 m.
- Altuera: 2,50m.

Elektrika hiru iturri normalak (220 V).
Muntaketa denbora 4 ordukoa da eta desmuntaketarena 2 ordukoa.

Harremana

Kontaktua:

Le Petit Théâtre de Pain
Ximun Fuchs

Harri Xuri Kulturgela - Salle de spectacle Harri Xuri
64250 Luhuso

Tel.: 05 59 93 01 45
06 78 19 23 97

Faxa: 05 59 93 01 45


E-posta: Kontakturako datu orria

Webgunea: http://www.lepetittheatredepain.com/