Iparraldeko sorkuntzen katalogoa

Euskal eta euskarazko ikusgarrien hobeki hedatzeko, Euskal kultur erakundeak Iparraldeko sorkuntzen katalogo bat proposatzen dizu.


Andrearen uzta

Errobiko kaskarotak elkartea
| Dantza |

Thierry Truffaut-rekin egindako lan historiko eta etnologiko baten bidez dantza euskaldunari buruz, "Andrearen Uzta" kreazioak dantza euskaldunaren garapena kondatzen du lau erretaulaz (herriko dantza deneri idekia, dantza ... Gehiago irakurri

 

Aneta bokaleko

Koldo Amestoy
| Ipuina | Hizkuntza: Euskara

Itsasoa eta Euskaldunak… aspaldiko ixtorioa. Gogoan dugu noski, bale harrapatzea Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurditik hainbeste gizon eraman zituenak Ternua deitzen zuten lurralde "berriraino"… Baina bada ere ibaia, abiapuntu ... Gehiago irakurri

 

Aulki hutsa

Le Petit Théâtre de Pain konpainia
| Antzerkia | Hizkuntza: Euskara

"Erabili ondoren itzaliz lurrera botatzen diren alumeten gisakoak dira." Tipitako kantu zahar bat entzuten da. Kaxmi eta Brunki publikotik sartzen dira. Brunkik egunkariz beteriko deabru bat pusatzen du eta Kaxmik ... Gehiago irakurri

 

Bodarin

Anaigazteak Konpainia
| Dantza |

"Biziki aberats den euskal arte herrikoiaren iturrietan, mailegatzeko gaitasun goiztiar bat azpimarratuz hasi behar da". Jean-Michel Guilcher etnologoaren aipamenatik abiatuz gure emaitza aintzinarazten dautzuegu. Lehen ... Gehiago irakurri

 

Dorrea / Solo

Mizel Théret
| Dantza garaikidea |

"Bakar-saio horren abiapuntua, neure kultura, hau da, euskal kulturarekin daukadan harremana miatzeko desioa izan da. Harreman hori etorkizunaren aurrean sentitzen ditudan indar eta hauskortasun, maitasun eta zalantza, ... Gehiago irakurri

 

Gernika

Hebentik artista kolektiboa
| Antzerkia | Hizkuntza: Euskara (edo frantsesa)

1937ko apirilaren 26an Gernika hiria bonbardatu zuen Condor legio alemaniarrak, Francok gidatutako militar espainiarren zerbitzuan Errepublikaren kontra izandako ofentsiban.
1959. urtean idatzia, "Guernica", Fernando ... Gehiago irakurri

 

Har eman

Hebentik artista kolektiboa
| Antzerkia | Hizkuntza: Euskara

Gizon bat arrunt nahasirik dago bere buruan, ez daki nun dabilan, beti presan, zentzua arras galdurik. Memento berean, lo delarik, amets eder batzu egiten ditu.Orduan dantzari bilakatzen da edo berdin musikari. Mundu berri ... Gehiago irakurri

 

Juglarea, Puta eta Eroa

Le Petit Théâtre de Pain konpainia
| Antzerkia | Hizkuntza: Euskara

Ikusgarri hortan, Dario Fo antzerki idazlanen artean hiru bakarkako hautatu ditugu: "juglarearen jaiotza, puta bat ero etxean, ertzoa eta herioa". Dekoratuan, balisa erraldoi bat, erabiliko dena oholtza gisa, bai puskak ... Gehiago irakurri

 

Lodikroko

EliralE Konpainia
| Haurrentzako ikusgarria | Hizkuntza: Euskara

Liburua zabaldu eta bizitzen hasten denean... ...orriak itzuli eta... ...gorputza, dantza eta haurtzaroaren espazioak irekitzen dira. Hitzen erritmoan, testuaren musikaltasunak gorputzak biziarazten ditu. Musikaratzeak eta ... Gehiago irakurri

 

Tartean

Le Petit Théâtre de Pain konpainia
| Antzerkia | Hizkuntza: Euskara

"Tartean" Michel Azamak harilkatu kontakizun anitza da, idazte tailer baten kari, Rennes-eko (Roazhon-eko) presondegiko 12 emazte presorekin partekatu jendetasun orenen emaitza. 12 botzez bat eginez, hots "kanpora ... Gehiago irakurri

 

Ufaka zanpaka

Burrunka
| Dantza | Musika |

Ufaka Zanpaka, Burrunka taldearen sorkuntza da. Emanaldi hau, publiko guzieri zuzendua da. Hor dira nahasten dantza afrikarrak eta euskal musikak, Brazilgo erritmoak hemengo mitologiarekin... denak eskuz esku aintzina, ... Gehiago irakurri

 

Urraska

Zarena zarelako elkartea
| Dantza |

"Biziki aberats den euskal arte herrikoiaren iturrietan, mailegatzeko gaitasun goiztiar bat azpimarratuz hasi behar da". Jean-Michel Guilcher etnologoaren aipamenatik abiatuz gure emaitza aintzinarazten dautzuegu. Lehen ... Gehiago irakurri

 

Zure txanda Malu!

Au fil du théâtre konpainia
| Haurrentzako ikusgarria | Txotxongiloak gaztelutxoan eta argi beltza | Hizkuntza: Euskara edo frantsesa

"Zure txanda Malu !" erraten dio amak, baina telefono deiak Ahate Jokoa trabatzen du eta den-dena pikutara doa ! Maluk laster eskolara joanen dela jakiten du... Bere nunuei amarengandik urrundua izatea beldur dela erraten die. ... Gehiago irakurri

 

Katalogoaz bi hitz

Katalogo honen bidez, Iparraldeko artisten ikusgarrien aurkezpena antolatu nahi izan da, Euskal kultur erakundearekin harremanetan diren Iparraldeko, Hegoaldeko nahiz Frantziako kultura egiturei begira. Hala nola herriko etxeentzat eta elkarteentzat. Beste edozein egiturak ere, hemen agertzen diren ikuskizunak programatzen ahalko ditu, noski.

Hautatuak izen diren ikusgarriak, Euskal kultur erakundeak 2007tik hona sustengatu dituen sorkuntzak dira, 2009an edota 2010ean programatu daitezkeenak oraindik.

Interesatuak diren programatzaileak zuzenean harremanetan sartzen ahal dira konpainia edo artistarekin edo ere Euskal kultur erakundearekin.


Ipar Euskal Herriko ikusgarri gelen gida

Ipar Euskal Herriko emanaldi guneen ezaugarriak jakiteko asmoz, Euskal kultur erakundeak gelen gida bat proposatzen dizu.

Gida honetan bereizten dira:

- Egiazko ikusgarri gelak, eta beraz hortarako ekipatuak direnak;

- Ikusgarriak baina ere beste ekitaldi batzu (dantzaldiak, bestak, mintzaldiak...) hartzen ahal dituzten gelak.

Bilaketa, gune moten arabera egin daiteke, bai eta lurraldeko hirien ordre alfabetikoaren arabera ere.


Euskal artisten eta arlo artistikoko eragileen errepertorioa

Euskal kultur erakundeak euskal kulturaren inguruan diharduten Iparraldeko artisten eta arlo artistikoko eragileen errepertorio berritua proposatzen dizue. Ondoko arloak jorratuak dira: euskal kantua eta musika, bertsolaritza, euskarazko literatura, euskarazko ipuina, euskarazko antzerkia, euskal dantza, zirko eta karrika arteak, arte bisualak.