Haurrentzako ikusgarria

Euskal eta euskarazko ikusgarrien hobeki hedatzeko, Euskal kultur erakundeak Iparraldeko sorkuntzen katalogo bat proposatzen dizu.


Lodikroko

EliralE Konpainia
| Haurrentzako ikusgarria | Hizkuntza: Euskara

Liburua zabaldu eta bizitzen hasten denean... ...orriak itzuli eta... ...gorputza, dantza eta haurtzaroaren espazioak irekitzen dira. Hitzen erritmoan, testuaren musikaltasunak gorputzak biziarazten ditu. Musikaratzeak eta ... Gehiago irakurri

 

Zure txanda Malu!

Au fil du théâtre konpainia
| Haurrentzako ikusgarria | Txotxongiloak gaztelutxoan eta argi beltza | Hizkuntza: Euskara edo frantsesa

"Zure txanda Malu !" erraten dio amak, baina telefono deiak Ahate Jokoa trabatzen du eta den-dena pikutara doa ! Maluk laster eskolara joanen dela jakiten du... Bere nunuei amarengandik urrundua izatea beldur dela erraten die. ... Gehiago irakurri

 

Katalogoaz bi hitz

Katalogo honen bidez, Iparraldeko artisten ikusgarrien aurkezpena antolatu nahi izan da, Euskal kultur erakundearekin harremanetan diren Iparraldeko, Hegoaldeko nahiz Frantziako kultura egiturei begira. Hala nola herriko etxeentzat eta elkarteentzat. Beste edozein egiturak ere, hemen agertzen diren ikuskizunak programatzen ahalko ditu, noski.

Hautatuak izen diren ikusgarriak, Euskal kultur erakundeak 2007tik hona sustengatu dituen sorkuntzak dira, 2009an edota 2010ean programatu daitezkeenak oraindik.

Interesatuak diren programatzaileak zuzenean harremanetan sartzen ahal dira konpainia edo artistarekin edo ere Euskal kultur erakundearekin.


Ipar Euskal Herriko ikusgarri gelen gida

Ipar Euskal Herriko emanaldi guneen ezaugarriak jakiteko asmoz, Euskal kultur erakundeak gelen gida bat proposatzen dizu.

Gida honetan bereizten dira:

- Egiazko ikusgarri gelak, eta beraz hortarako ekipatuak direnak;

- Ikusgarriak baina ere beste ekitaldi batzu (dantzaldiak, bestak, mintzaldiak...) hartzen ahal dituzten gelak.

Bilaketa, gune moten arabera egin daiteke, bai eta lurraldeko hirien ordre alfabetikoaren arabera ere.


Euskal artisten eta arlo artistikoko eragileen errepertorioa

Euskal kultur erakundeak euskal kulturaren inguruan diharduten Iparraldeko artisten eta arlo artistikoko eragileen errepertorio berritua proposatzen dizue. Ondoko arloak jorratuak dira: euskal kantua eta musika, bertsolaritza, euskarazko literatura, euskarazko ipuina, euskarazko antzerkia, euskal dantza, zirko eta karrika arteak, arte bisualak.