Euskal kulturaren berriak

2009-09-29

Sareko tresnak sorkuntza artistikoaren zerbitzuko

Sareko tresnak sorkuntza artistikoaren zerbitzuko

Informazio bilketa handi bat eraman ondoan 2009ko udaberritik gaur arte, Ipar Euskal Herriko euskal sorkuntza artistikoaren eragileak, ekoizpenak eta tokiak hobeki ezagutzeko internet zerbitzu berriak proposatzen ditu Euskal kultur erakundeak.

Gehiago irakurri... »

2009-09-24

Alpbarock Euskal Herrian

Alpbarock Euskal Herrian

2009ko irailaren 27an, igandez, 18:30etan, Suitzako Alpbarock taldea Baigorriko elizan zuzenean arituko da lau musikari euskaldunen laguntzarekin. Topaketa berezi bat, Rémy Mahler organoaren 10. urtebetetze kari antolatua dena.

Gehiago irakurri... »

2009-09-14

Gaita Egunak Donibane Lohizunen

Gaita Egunak Donibane Lohizunen

Gaita Egunak ospatuko dira irailaren 18, 19 eta 20an Donibane Lohizuneko karriketan, 450 musikari eta dantzariren parte hartzearekin. Euskal Herriko musika ondarearen parte den soinu tresna hori hobeki ezagutzeko eta preziatzeko parada.

Gehiago irakurri... »

2009-09-13

Euskal partitura fondo bat sarean eskuragarri

Euskal partitura fondo bat sarean eskuragarri

Joseph Maris musikariak ezin estimatuzko altxorra eskaintzen digu, urtez urte harmonizatu dituen euskal kantu andana baten partizioak sarean zabalduz. Bi, hiru edo lau ahotsetako kantu hauek gitarra eta beste musika tresnen akordioez osatuak dira.

Gehiago irakurri... »

2009-09-07

Ezkia haizean kantari...

Ezkia haizean kantari...

Irailaren 12 eta 13an, 18:30etan, La Compagnie des Syrtes konpainiak "Ezkia haizean kantari" aurkeztuko du Otsozelaiko harpeetan. Arte mota desberdinak nahasten dituen ikusgarri berezia, Itxaro Bordaren testu batean oinarritua.

Gehiago irakurri... »

2009-08-26

Pier-Paul Berzaitz eta Carlos Gimenez Abbadian

Pier-Paul Berzaitz eta Carlos Gimenez Abbadian

"Kaperan akapeka" saileko hirugarren kontzertua irailaren 5ean iraganen da Hendaia Abbadiako jauregian, 18:00etan. Bi artista handirekin: Pier-Paul Berzaitz Muskildiko seme famatua eta Carlos Gimenez Euskal Herriko piano joile onenetakoa.

Gehiago irakurri... »

2009-08-23

"Salda badago" dokumentala

"Salda badago" dokumentala

Orio Produkzioak ikus-entzunezko ekoiztetxearekin partaidetzan, Euskal kultur erakundeak euskal rockaren hastapenei buruzko Eriz Zapirainen filma arrakastatsua interesatuak diren Iparraldeko elkarteen eta egituren eskura jartzen du.

Gehiago irakurri... »

2009-08-18

Euskal Munduak Baionan ikusgai

Euskal Munduak Baionan ikusgai

Euskal Herriko hiriburu gehienetan eta Bordelen erakutsia izan ondoren, "Batekmila - Euskal Munduak" multimedia erakusketa Baionako Euskal Museoan ikusteko parada bada oraino uda honetan. 2010ean gainera, Bartzelonara joan beharra da.

Gehiago irakurri... »

2009-08-17

Maialen Errotabehere Baionako Euskal Erakustokian

Maialen Errotabehere Baionako Euskal Erakustokian

"Batekmila - Euskal munduak" erakusketa 2009ko uda guzian Baionako Euskal museoan ikusgai da. Karia hortarat, Euskal kultur erakundeak kontzertu bat antolatzen du Maialen Errotabehere kantariarekin, agorrilaren 19an, asteazkenez,19:30etan.

Gehiago irakurri... »

2009-07-28

Amaia Riouspeyrous kantariaren diska irabaz!

Amaia Riouspeyrous kantariaren diska irabaz!

Euskal kultur erakundeak eta Agorila disketxeak, Amaia Riouspeyrous-ren "Har ezazu" lehen diskaren inguruko joko bat proposatzen dizue. Galdera xume bati erantzunez kantari baxenabartarraren diska baten irabazteko parada eskainia zaizu!

Gehiago irakurri... »

Berri zaharragoak »


RSS

Kultura agenda zure e-postara

Zure emaila:

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak jasoko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, inori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]

IKUSKIZUNA - ANTZERKIA

Herioa eta Dontzeila 2009ko urriaren 2a

FESTIBALA - DANTZA

T-Danz

BERTSO SAIOA - TXAPELKETA 2009

Bertsolari txapelketa - Final-laurdena 2009ko urriaren 3a

IKUSKIZUNA - DANTZA

Aurrez aurre 2009ko urriaren 3a

KONTZERTUA - MUSIKA

Fuck Norris - Rachel 2009ko urriaren 3a

IKUSKIZUNA - IPUINAK

Voyage sans bagage ni raison 2009ko urriaren 3a

ANIMAZIOA - BESTA

Lapurtarren Biltzarra 2009ko urriaren 4a

ERAKUSKETA - MARGOLARITZA

Margolaritza Euskal Herrian 50 urtez

ERAKUSKETA - ARKITEKTURA

Euskal Herriko Etxeak

ERAKUSKETA - MARGOLARITZA

Inwoko