Berri laburrak

Azkenik agertu artikulu gehiago »

2009-08-25

Euskal margolaritza; behako pertsonalak

Michel de Jaureguiberry margozaleak bidaia bat proposatzen digu euskal magolaritzaren historian barna bere azken liburuaren bitartez:"La peinture basque, oeuvres choisie des collections publiques et privées". Pimientos argitaletxeak plazaratu liburu honetan gaurregungo Iparraldeko artistak ez dira ahantziak (Bravard, Dalbret, Pier, Etchevers, Etxebarria, Hacala, Robles, Soubelet...). Adibidez, Euskal kultur erakundearen egoitzan gordea den Mikel Dalbret-ren "Ihauteriak-Maskarada" triptiko ederra agertzen da bertan.
Xehetasunak: La peinture basque (Editions Pimientos)

2009-08-25

Baxe Nafarroako Herri Antzokia antzerkilari baten bila

Baxe Nafarroako Herri Antzokiak antzerkilari bat bilatzen du haur eta gazteei zuzendu tailer baten eramaiteko (astero oren bat eta erdi eta hiru orenen artean), 30 asteazkenez urri eta ekaina artean (eskolako oporraldietatik kanpo). Ordainketa : ordu saria + bide gastuak. Xehetasunak : 05.59.37.06.04. garazikus@orange.fr

2009-08-02

Euskal Itsasbazterra langile bila

"Abbadiako Adixkideak " elkarteak kudeatu Euskal Itsasbazterra ekimen zentro iraunkorrak animatzaile euskaldun bat bilatzen du 12 hilabeteko lan kontratu batentzat. Xehetasunak : Lan eskaintza (pdf -98,1 Ko)

2009-08-02

Iparvent gitarra-joile baten bila

Iparvent folk taldeak gitarra-joile amatur baina motibatu bat bilatzen du. Xehetasunak : Iparvent gitarra-joile baten bila (pdf-17,5 Ko)

2009-07-26

"Euskal kazeta" ingelesezko albistari digital berria

AEBetako euskal komunitatean gertatzen dena zabaltzeko "Euskal kazeta" albistari digitala sortu da, ingelesez. Xehetasunak : www.euskalkazeta.com

2009-07-19

Arbonako Herriko Etxea langile bila

Arbonako Herriko Etxeak CAE kontratupean denbora osoz bi urtez arituko den pertsona bat bilatzen du. Langile horrek bi misio ukanen ditu : dokumentazioa euskarara itzultzea (berri-papera, webgunea, deliberazio bildumak...) eta jendearen harrera segurtatzea. Xehetasunak : maire.arbonne@orange.fr

2009-07-12

Euskal kultura ezagutzeko tailerrak Hendaian

Uda honetan, Hendaiako Herriko Etxeak animazio desberdinak antolatzen ditu euskal kultura ezagutu nahi dutenentzat. Besteak beste, euskal kantuaren, antzerkiaren eta txalapartaren inguruko tailerrak antolatuak dira. Xehetasunak : Hendaiako Turismo Bulegoa

2009-07-05

Udaburuari buruzko mintzaldia entzungai

Claude Gaignebet etnologoak eta Jean-Michel Bedaxagar kantariak, udaburuari buruzko mintzaldia eskaini zuten 2009ko ekainaren 20an, Biarritzen. www.eke.org webguneko fonoteka atal berriak mintzaldi horren berriz entzuteko parada eskaintzen dizu.

2009-07-05

Andereseroraenia langile bila

Arbonako Andereseroraenia elkarteak langile euskaldun bat bilatzen du arte erakusketen antolatzeko, beren publizitatearen egiteko, permanentzien eta prentsarekilako harremanen segurtatzeko, bai eta herriko ondarearen bisitak egiteko. Lan tokia : Andereseroraenia (Arbona). Xehetasunak : Josiane Mersch (06.70.10.92.76. - 05.59.41.88.40.) - andereserora@neuf.fr

2009-06-28

Pariseko Euskal Etxea langile bila

Pariseko Euskal Etxeak langile bat bilatzen du jendeen harrera egiteko, permanentzien segurtatzeko eta gelen kudeatzeko. Xehetasunak : Ikus lan deialdia (pdf - 9,97 Ko)

Berri zaharragoak »


RSS

Kultura agenda zure e-postara

Zure emaila:

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak jasoko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, inori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]

IKUSKIZUNA - ANTZERKIA

Herioa eta Dontzeila 2009ko urriaren 2a

FESTIBALA - DANTZA

T-Danz

BERTSO SAIOA - TXAPELKETA 2009

Bertsolari txapelketa - Final-laurdena 2009ko urriaren 3a

IKUSKIZUNA - DANTZA

Aurrez aurre 2009ko urriaren 3a

KONTZERTUA - MUSIKA

Fuck Norris - Rachel 2009ko urriaren 3a

IKUSKIZUNA - IPUINAK

Voyage sans bagage ni raison 2009ko urriaren 3a

ANIMAZIOA - BESTA

Lapurtarren Biltzarra 2009ko urriaren 4a

ERAKUSKETA - MARGOLARITZA

Margolaritza Euskal Herrian 50 urtez

ERAKUSKETA - ARKITEKTURA

Euskal Herriko Etxeak

ERAKUSKETA - MARGOLARITZA

Inwoko