Eduki programa (2007-2008)

Euskal kultur erakundeak Eduki izeneko formakuntza saila antolatu du 2007ko urritik 2008ko maiatzera, kultura eta ondare alorretan internet egitasmo bat alhan ezarri nahi zuten Euskal Herri barnekaldeko kultur elkarteekin.

2005 eta 2006an Ipar Euskal Herriko barnekaldeko zibergune zonbaitzuetan (Hazparnen, Garazin, Izuran, Maulen) egin izan ziren formakuntzen ildotik dator ekimen hori.

www.eke.org euskal kulturaren web atariko baliabide teknologietan oinarritzen den dispositiboari esker, kultura eragileek beren web orrialdeak sortu ahal izan dituzte, hasieratik bukaeraraino lagunduak izan direlarik. Egitasmoak anitzak izan dira: web orrialde tematikoen sortzea (sorkuntza baten sustapena, elkarte baten aurkezpena…), edo blogak, irudi galeriak, edo bideoak sareratzea adibidez.

Eduki programaren helburua bikoitza zen:

  • Alde batetik barnekaldeko kultur elkarteak laguntzea interneten komunikatzen, lehen web argitarapen egitasmo xume batetik abiatuz
  • Bestaldetik, euskal kulturari eta ondareari buruzko eduki numerikoen hedapena bultzatzea.

 Tailerrak 2007ko urritik 2008ko maiatzera iragan dira.

Europako Erkidegoak lagundu egitasmoa Leader + programaren barnean


15 egitasmoen albisteen irakurgailua