Euskal kultur erakundea | www.eke.org |
Biltegia: Euskal kultur erakundeko ekintzen artxibotegi multimedia

Biltegia
Euskal kultur erakundeak antolatzen dituen ekitaldien edo eramaten dituen lanen berri plazaratzen ditu atal honek. Media ezberdinak lehenetsiz beti (bideoak, soinuak...).
Euskal kultur erakundearen bizi aberatsaren miraila izan da nahi du blog honek. Zure oharrek gure edukiak aberats ditzatela! Mezuen izenburuetan klik egin eta igor zure komentarioa!

Gaiak

trukaketak  komunikazioa  patrimoine  kultura  collecte  culture  bertsolaritza  euskara  arts  icb  création  échanges  ikerketa  internet  irratigintza  literatura  musika  transmisioa  bilketa  théâtre  littérature  recherche  transmission  ondarea  eke  sorkuntza  diaspora  artea  musique  antzerkia 

2009/10/01

Ikusgarrigintzako datu-baseak euskal kulturaren internet atarian

Euskal kultur erakundearen xedeetarik bat Iparralderako euskal kulturaren baliabide eta informazio erreferentziazko iturri bat bilakatzea ondoko hilabeteetan.

Horren froga 2009ko udazkenean estreinatzen dituen hiru zerbitzu berriak www.eke.org atarian, ikusgarrigintza alorrean:
Tresnak horien mamia erregularki eguneratua izanen da.

Nork: Jakes Larre.2009/10/01
Gaiak: ikerketa sorkuntza internet | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/06/30

Euskal Ondarearen Batzorde Iraunkorra Zokoan

Euskal kultur erakundeari lotua den ondarearen batzordea bildu da Zokoako portuan, asteazkenez arratsaldez, 2009ko ekainaren 17an, Itsas Begia elkarteak gomitaturik.

Dominique Duguet lehendakariaren harrera onaren ondotik eta Itsas Begiko beste batzuen laguntzari esker (Antton Goikoetxea, Michel Péry eta Ramuntxo Ado), batzordekideak Brokoan ibili dira oren bat eta erdiz.

Bizkaitar txalupa honetan bazabiltzatela, gai frango azalduak izan zaizkie hala nola Donibane-Lohizuneko badiaren babesa (Zokoako gotorlekuaren, Zokotarren Etxearen eta hiru dikeen historiaren bidez), ohizko nabigazioa itsasoan eta itsasontzien eboluzioa (arrantza tekniken arabera).

Itsas-ateraldi hori bukatu denean, ondarearen batzordeak segitu du Ziburuko kirol zelaiaraino. Leku hortan daude, arrunt estatu txarrean,  Itsas Begiak duela zenbait urte bildu zituen ohizko itsasontzi batzu, behin betikotz babesteko asmoarekin. Zoritxarrez,  sail hortan bederen, elkartea ez da bere helburuetara iritsi eta kezkaturik dago gaurregun dituen gainerateko bildumen geroaz bai eta ere, orokorki, itsas ondarearen geroaz. Hortarako, Euskal kultur erakundeko ondarearen batzordeari eskatzen dio :

  • epe labur batean, 8-12 metra luzetasuneko itsasontzien babesteko aterabide bat aukitzen laguntzea (elkarteak ez du ez aterberik, ez itsasontzien garraiatzeko ahalik),
  • epe ertain batean, Lapurdiko itsas ondare historikoaren babesari eta balorazioari dagokionez, instituzio publiko eta politikoak sustatzea  behar diren erabakien hartzen.
Xehetasunak:

Nork: Terexa Lekumberri.2009/06/30
Gaiak: ondarea eke | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/11

Lankidetza hitzarmena eitb.com eta eke.org artean

www.eke.org ataria kudeatzen duen Euskal kultur erakundeak eta www.eitb.com hedabide taldeko arduradunek elkarlan hitzarmen bat izenpetu dute Iparraldeko kultur biziaren inguruko berriak eta edukiak hobeki hedatzeko gisan interneten.

Partaidetza honen barnean, hilabetean behin, Iparraldeko euskal kultur eragile baten lekukotasuna bilduko da (gaia: pertsonaia baten biografia, toki ezagun baten bisita lekuko batek gidaturik...) eta hedatuko elkarrizketa moduan www.eitb.com atarian. Ondotik www.eke.org euskal kulturaren atarian artxibatua izanen da (www.eitb.eke.org helbidean) eta bertan beste baliabide zonbaitzuz osatua (argazki-galeriak, grabaketak, estekak...). Sail berri hori Felipe Oyhamburu-ri egin elkarrizketa batekin estreinatu da.

Ekintza honetaz aparte, EITB-ko eta Euskal kultur erakundeko arduradunak bi egituren arteko komunikazioa hobetzen ahaleginduko dira Iparraldeko euskal kulturak toki gehiago ukan dezan www.eitb.com atarian.

Elkarlan hitzarmena 2009ko maiatzaren 11n izenpetua izan da Bilbon EITB-ren egoitzan. Izenpetzeko unean bilduak ziren Juan Diego (EITB-ko zuzendaria baita www.eitb.com kudeatzen duen EITBNET-enpresaren zuzendaria), Lontzo Sainz (www.eitb.com atariko erraktore-burua) eta Pantxoa Etchegoin (Euskal kultur erakundeko zuzendaria).

Juan Diego eta Pantxoa Etchegoin

Xehetasunak

Nork: Jakes Larre.2009/05/11
Gaiak: eke komunikazioa kultura internet | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/21

Pariseko liburu azokan

Euskararen Erakunde Publikoa, Euskal kultur erakundea eta Eskualdeko Kontseilua/ARPEL Aquitaine elgarretaratu dira lehen aldikoz Ipar Euskal Herriko argitaletxeek parada ezin hobea ukan dezaten Pariseko Liburu Azokan parte hartzeko, 2009ko martxoaren 13, 14 eta 15ean.


Itxaro Borda olerkariaren poemen irakurketa, Mylène Charrier eta Jesus Aured lagun
Xehetasunak

Nork: Jakes Larre.2009/03/21
Gaiak: euskara literatura | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/09

2009ko Biltzar nagusia

Euskal kultur erakundeko Biltzar Nagusia 2009ko martxoaren 7an, iragan da goizeko 10:00etan Donibane Garaziko Vauban zinegelan. 2008 urteko ekintzen bilduma egin du Pantxoa Etchegoin zuzendariak.



Mikel Erramouspé lehendakariak aldiz Euskal kultur erakundeak abiatu duen bere ibilmoldeari buruzko gogoeta aipatu du, besteak beste, erakundeko 70 elkarte ordezkariren aitzinean.

Xehetasunak

Nork: Jakes Larre.2009/03/09
Gaiak: icb eke | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/03

Erranak egin, eginak erran

2009ko otsailaz geroztik Euskal kultur erakundeko langileek "Erranak egin eginak erran" izeneko irrati kronika animatzen dute Euskal irratietan, ostegunero, Maia Muruagak kudeatzen duen "Jalgi hadi" kultur emankizunaren barnean.


Daniel Landart, kroniken esatarietarik bat

Kronika horien helburu nagusia EKE-k daraman lanaren berri ematea da, alor guzietan (ondaregintza, ikusgarrigintza, animazioak, teknologia berriak...).

Euskal Irratietan entzungai izateaz gain Podcast baten bidez ere Biltegian entzun daitezke.

Xehetasunak:

Nork: Jakes Larre.2009/03/03
Gaiak: eke irratigintza komunikazioa kultura | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/02/20

Iparraldeko euskal soziolinguistika

Erramun Baxok Euskal kultur erakundeko lehendakari ohiak euskal soziolinguistikaren inguruko kronikak idatzen ditu astero www.eke.org atarian aterpetu blog batean.



Besteak beste azken inkesta soziolinguistikoa (2006) edo Iparraldeko demografia aipatzen ditu horretan.

Xehetasunak

Nork: Jakes Larre.2009/02/20
Gaiak: euskara ikerketa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/02/03

Hobetze lanak euskal kulturaren web-atarian

2009ko otsailetik aitzina, www.eke.org euskal kulturaren atariak hobekuntza funtzional eta ergonomiko handi batzu ukanen ditu. Grafismoaren berlantzea, Iparraldeko artisten datu-basearen hobetzea eta eduki berrien sortzea dira aldaketa horren ardatz nagusiak.



www.eke.org domeinuaren 10. urtemugakari, Euskal kultur erakundeak bere internet ataria oraino gehiago gaurkotu eta aberastu nahi du.

Horra zer diren, besteak beste, 2009ko otsailetik aitzina aurrikusten diren berritasun nagusiak :

  • Diseinu berria
  • Euskal kultur erakundeari buruzko atal instituzionalaren bereizte grafikoa
  • Harrera orrialdearen aldatzea, toki gehiago eginez aktualitateari eta kultura egutegiari
  • Sail nagusien berrantolaketa (Euskara, Euskal kultura, eta ondarea) eta loturak egitea sail bakoitzean berezituak diren kultura eragileen fitxetara (2009ko uda) 
  • Berlantze grafiko eta funtzionala, Iparraldeko artisten datu-basearen eguneratzea (2009ko maiatza)
  • www.bertsulari.com webgunearen berrantolatze grafikoa Euskal Herriko bertso Txapelketa nagusiaren karietara
  • "Batekmila-Euskal Munduak" erakusketaren eduki guzien sarean ezartzea (2009ko uda)
  • Multimedia txosten tematikoen sortzea

En savoir plus :


Nork: Jakes Larre.2009/02/03
Gaiak: internet | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/12/16

Kultura ohiturei, jardunbideei eta kontsumoari buruzko estatistika Euskal Herrian

Eusko Jaurlaritzak, Eusko Ikaskuntzak eta Euskal kultur erakundeak Kultura ohiturei, jardunbideei eta kontsumoari buruzko estatistika Euskal Herrian 2007-2008 ikerlanaren emaitzak aurkeztu zituzten 2008ko azaroaren 24an Bilboko Euskalduna Jauregian.


Kulturaren Euskal Behatokiak Euskal kultur erakundearen eta Eusko Ikaskuntzaren lankidetza ukan du. Alabaina, bi erakunde horiek Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako ikerketak sustatu dituzte.

Emaitzak lau liburukitan agertzen dira : Euskal Autonomia Erkidegoari, Nafarroako Foru Erkidegoari, Iparraldeari eta Euskal Herri osoari dagozkionak.

Bestalde, oraidanik interneten bidez kontsulta daitezke.

Xehetasunak :

Nork: Fred Berruet.2008/12/16
Gaiak: ikerketa kultura | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/10/29

Adineko jendeak gogoan

Baionako ospitalearekin Euskal kultur erakundeak duen hitzarmenaren barne, Donibane Lohizuneko Trikaldi xahar etxeak Olentzero-ren inguruko animazio bat abiatu du 2008ko larrazkenean.

Jokin Irungaray Trikaldin (argazkia: Pantxika Maitia)

Euskal kultur erakundeak eta Lauburu elkarteak egin erakusketa bertan ezarria izan da. Erakusketan aipatuak diren gaiak landu dituzte egoiliarrekin. Bestalde, Jokin Irungaray musikari gazteak kantu tailerrak animatuko ditu hamabost egunetarik eguberriko kantaldi baten prestatzeko. Paradaz bali, xaharrek ezagutzen zituzten kantuen berriz gogoaraztera entseatuko da.

Nork: Pantxika Maitia.2008/10/29
Gaiak: ondarea transmisioa musika kultura | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)