EHZ zuzenean segi !
EHZ Festibala 2009 - Uztailaren 3-4-5ean - Heleta

Flash Player irakurgailua eskura argazkien ikusteko !
Flash Image Rotator Module by Joomlashack.
EMIR KUSTURIKA
EMIR KUSTURIKA
PUPPETMASTAZ
SEUN KUTI
BEAT TORRENT

Harrera

Ez direnak hor gogoan

2009-08-05

Gaur goizean, EHZ festibaleko laguntzaileek, aste honetan eramandako, eta preso dauden festibaleko lagnutzaile guziak gogoan izan dituzte. Ce matin, les bénévoles d'EHZ ont tenu à soutenir les bénévoles arrêtés cette semaine et tous les bénévoles en prison.  

Gehiago irakurri...

Segitu festibala zuzenean

2009-07-02

EHZ festibalean etortzerik ez duzula izanen ? Zure etxetik zuzenean segitzeko parada izanen duzu. Argazkiak, audioak, bideoak, testuak... ostegunetik igande arte Heletako gertakariak segitzen ahalko dituzu EHZ-k lehen aldiko, interneten 2009ko festibalaren jarraipen berezia eginen du. Egunero, argazkiak, testuak, bideoak eta audioak ikusten ahalko dira festibaleko webgunean. Kanaldude, Gaztesarea, Euskal Irratiak eta EHZ-k elkarlanean proposatuko dute jarraipen berezia. Ostegunetik hasi eta igande arte, festibaleko bizia plazatik segitzen ahalko duzu. Horretarako, helbide honetara joan beharko duzu: www.ehz-festibala.com/zuzenean

Gehiago irakurri...

Azken aholkuak: goiz etorri festibalera!

2009-07-01

Festibala iritsi da ! Baina zuek ere ostiraleko kontzertuetara tenorez iritsi nahi baduzue, goizik etorri Heletara ! Ostiralean, 18:00ak baino lehenago iristea aholkatzen dizuegu. Auto ilara handiak izanen dira, eta berantago etortzean kontzertuak huts egiteko arrisku handia hartzen duzue. Autobusak erabiltzea ere gomendatzen dizuegu. Txartelentzat: Hiru egunetako sartzeak salgai izanen dira Heletan. Hiru eguneko sartzeak bakarrik ! Hiru eguneko pass-arekin ostiraleko kontzertua ikusten ahalko duzue.

Gehiago irakurri...


 
Euskal Herria Zuzenean Elkartea - 4, Francis Jammes karrika 64240 HAZPARNE (Lapurdi)
Tel. 00 33 (0)5 59 70 20 08 edo 00 33 (0)5 59 29 60 58 - Harremana
Legezko informazioak