[ http://www.soziolinguistika.eke.org ]

Erramun Baxok soziolinguistaren kronikak

2009/02/19

Euskararen erabilera Iparraldean 2006an

Euskararen erabilera aztertzeko lehenik definitu behar dugu zein hiztun multzo hartzen dugun. Inkesta ofizialean lehenik Ipar Euskal Herritar guztiak hartu dituzte, erdaldunak barne (230.200). Eta gero osoki euskaldunak direnen multzoa (52.000). Hemen elebidunak oro hartzen ditugu, elebidun hartzaileak barne (72.000).

Hizkuntza jokabideak aztertu ditugu hiru komunikazio eremutan : familian, auzunean (lagunartean, lanean), eta gizarte zabalagoan (zerbitzu-gune ala administrazio). Gero, emaitzak metatuz, ikusmolde orokorra erakuts dezakegu.

Hizkuntza jokamoldeen tipologia zerrendatu dugu, galdetegiko erantzunen arabera eta jokamolde bakoitzean erabiltzen den euskarazko elkarrizketen ehunekoa neurtu dugu.

  • "Beti euskaraz": euskal mintzamoldea (%100 euskaraz).
  • "Euskaraz gehiago": ohizko euskal mintzamoldea (%75).
  • "Euskaraz eta frantsesez berdin": aldizkako elebitasuna (%50).
  • "Euskaraz guttiago": noizean behineko euskal mintzamoldea (%25).
  • "Beti frantsesez": erdal mintzamoldea (%0 euskaraz).
Euskararen erabilera ikusmolde orokorrean (adin guziak hartuz)

Iturria : IV. Inkesta soziolingistikoa, Eusko Jaurlaritza, 2006.

Gehiago jakin: "Euskararen erabilera Iparraldean 2006an" Erramun Baxoken artikulua irakur osoki;


Egilea: Erramun Baxok.2009/02/19
Etiketak: euskara 2006 iparraldea erabilera | Permalink | Komentarioak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatz ondoko eremuan gainean agertzen zaizkizun hizkiak.