gogoetan.com

2006/03/14 11:09:33.628 GMT

Nola garatu ikusgarri biziaren hedapena?

Frantzian, urtero 5000 ikusgarri ekoizten dira, 2000 eszenatokitarako. Ikusgarri bakoitza, batezbeste, 9 aldiz baizik ez da itzultzen.

Proportzioak atxikiz, euskal kulturak fenomeno bera ezagutzen du, erran nahi baitu sorkuntzek ez dutela aski ikuslerik.

Nola garatu euskal eta euskarazko ikusgarrien hedapena (dantza, musika barne…) Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo ?  

Zer egin ? :
  • sorkuntza egitasmoei baino ikusgarrien hedapenari ahalbide gehiago eman ?
  • hedapen datak jadanik finkatu dituzten sorkuntza egitasmoak lehenetsi ?
  • arrakasta izan duten ikusgarriak itzultzen eta egokitzen segitu, euskarazko hedapena besterik ez garatzeko asmoz ?
  • arte eremu batzuen hedapena (antzerkia, musika, bertsolaritza…) bereziki lagundu ?

Nork: Euskal kultur erakundea.2006/03/14 11:09:33.628 GMT
Gaiak: sorkuntza création | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/03/12 10:50:12.956 GMT

Artistak eta instituzio partaideak

Egia da artista sorkuntzaren bihotzean dagoela. Artistak ditu ideiak eta obrak sortzen, baina ber-denboran, arte-sorkuntza gero eta kolektiboagoa da, kulturaren ekonomia bilakaera kontuan harturik.

Artistak beharrak ditu : aholkuak hartu, ekoizleen eta koekoizleen zerbitzuak erabili, finantzaketak bildu, bere ikusgarriaren hedapena antolatu ahalik eta zabalena izan dadin…

Nola indartu artisten eta instituzio partaideen arteko harremanak ?


Nork: Euskal kultur erakundea.2006/03/12 10:50:12.956 GMT
Gaiak: sorkuntza création | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/03/10 11:08:14.657 GMT

Euskal kultura eta sorkuntza garaikidea

Ipar Euskal Herrian kultura ohitura azkar bat bada ere, kanpoko behatzaile batzuek azpimarratzen dute kultura baten arte-bizitasunaren eta berriztapenaren adierazlea den sorkuntza garaikidea eskasa dela.   

Zer nolako ahalbideak obratu behar dira, zure iduriko, sorkuntza garaikidea sustatzeko ?

Nork: Euskal kultur erakundea.2006/03/10 11:08:14.657 GMT
Gaiak: sorkuntza création | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/03/08 11:05:00.734 GMT

Zer nolako sustenguak ekarri praktika amaturrei ?

Azken urte hauek arte, euskal kultura borondate oneko amaturrek eraman dute. Sustatzaile suharrak eta Euskal Herriari errotik atxikiak izan baitira, obra ederrak sortu dituzte. Alta, diru-laguntzak ez dira beti obra horien kalitatearen araberakoak izan.

Gaur egun, inoiz baino gehiago, ezinbestekoa da praktika amatur horiek mantendu eta garatzea herri, hiri edo haran baten mailan…  

Zer nolako sustengu bereziak ekarri behar zaizkie praktika amaturrei ?

Nork: Euskal kultur erakundea.2006/03/08 11:05:00.734 GMT
Gaiak: sorkuntza création | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/03/06 08:02:01.437 GMT

Euskarazko kultura eta publiko euskaldunak

Bestak edo elgarretaratze militanteetan izan ezik, euskaldun gutxik parte hartzen du euskarazko kultur ekitaldietan. Euskal kulturaren baloratzeaz arduratzen diren elkarte eta instituzioentzat parte hartze ahul hori kezkagarria da.

Orohar, euskarazko ekitaldiek, hala nola hitzaldiek, eztabaidek, mediateketan antolatu liburuen aurkezpenek ez dute merezi duten arrakasta biltzen, esku hartzaileak kalitate handikoak izanik ere.

Zergatik, zure iduriko ? Zer egin behar litzateke Euskaldunak, euskarazko ekitaldien bidez, beren kulturara gehiago hurbil daitezen ?
 

Nork: Euskal kultur erakundea.2006/03/06 08:02:01.437 GMT
Gaiak: publikoak sorkuntza publics création | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2006/03/04 08:26:18.089 GMT

Euskarazko kultur adierazpenak eta publiko berriak

Azken urteotan, Euskal Herriak aldaketa sakonak bizi izan ditu, bai demografia mailan, bai eta gizarte mailan ere. Migrazio mugimendu handiak eta barnealdeko herri anitz hunkitzen dituen "baserri-hiritartze" fenomenoa funtsezko elementuak dira, tokiko hizkuntza eta kultura paisaia moldatzen dutenak.

Kultur aniztasuna erabat sartua da orai eta herri honetako biztanleen nortasuna ere anitza da, bereziki lurralde historiko berean euskaldunak, beste kultur erkidego anitz eta jatorri desberdinetako egoiliar berriak elkarrekin bizi baitira.

Egoera honen aitzinean, nola egin, zure iduriko, publiko desberdin horiek euskarazko adierazpenetara (antzerkia, bertsolaritza, literatura) erakartzeko ? Ikusgarriak euskaraz soilik sortu behar ote dira, frantses gain-tituluekin, frantsesez soilik, ala bi hizkuntzetan ?…

Nork: Euskal kultur erakundea.2006/03/04 08:26:18.089 GMT
Gaiak: publikoak sorkuntza publics création | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/02/28 11:13:33.100 GMT

Euskal kultura nortasunaren balorazio sozio-ekonomikoa

"Euskal Herria"-ren irudia ekonomia (turismo, janari-industria, ehungintza…) eta sozial (kirolak, elkarteak…) munduko eragileek maiz erabiltzen dute, jakinki ala nolanahika. Hala, euskara eta euskal kultura eremu berrietara polikinaka hedatzen dira.
Nola garatu integrazio hori modu arrazoinatu eta iraunkorrean ?
  • Tokiko eragileek ez ote dute kultura sustengatu behar, honen irudia merkataritza egiteko erabiltzen dutelarik ? Eta nola sustengatu behar dute ?
  • Euskal kulturaren eragileek aholkuak eman behar ote dizkiete sozial, ekonomia eta turismo munduko eragileei haien mezuaren eduki eta esanahia hobetzeko gisan ?

Nork: Euskal kultur erakundea.2006/02/28 11:13:33.100 GMT
Gaiak: publikoak publics | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/02/26 11:11:49.039 GMT

Nola sortu artisten eta biztanleen arteko harremanak euskal kulturaren inguruan ?

Emanaldiak eta artista egonaldietatik kanpo, harreman gutxi bada artista profesionalen eta biztanleen artean.

Zer nolako ekintzak asma genitzake joera hori aldarazteko eta, euskal kulturaren inguruan, harreman gehiago garatzeko artisten eta biztanleen artean ?

Nork: Euskal kultur erakundea.2006/02/26 11:11:49.039 GMT
Gaiak: publikoak sorkuntza publics création | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/02/24 16:05:51.687 GMT

Ondarea : lehentasunak finkatu

Azpimarratzekoa da Euskal Herrian ondare materialaren edo ukigarriaren aldeko interesa handitzera doala. Interes horren lekuko, tokiko elkargoek nahiz partikularrek baloratu eta babestu monumentuen kopurua, etengabe emendatzen dena.  

Baina den-dena atxiki nahi izateak arazoak sortzen ditu, ondoko arrazoiengatik :
  • finantzarioak (kontserbazio eragiketen kostua herri ttipientzat)
  • etikoak (kultura fosilizazioaren arriskua, ondarearen gehiegizko erabilpena merkataritza egiteko)
  • ondareari lotuak (den-dena kontserbatzeak kontserbatzen denaren kalitateari kalte egiten dio)
Ondare ukigarriaren (monumentuak, artxiboak, ondare naturala) eta ukiezinaren (oroimen kolektiboa) kontserbazio, ikertze eta hedapenari dagokionez, zer lehenetsi behar da, zein irizpideren arabera ?

Nork: Euskal kultur erakundea.2006/02/24 16:05:51.687 GMT
Gaiak: ondarea patrimoine | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/02/22 16:03:20.965 GMT

Hautatu behar ote dugu ondarearen eta kulturaren artean ?

Herri honetan dikotomia sakon batek bereizten ditu, alde batetik kultura ondareaz (arkitektura, Konpostelako bideak, arkeologia…) maiteminduak direnak, euskararen eta euskal kulturaren bizitasuna maiz ezezagutzen dutenak, eta bestetik euskal hizkuntza eta kulturaren aldeko militanteak, askotan euskal ondarea gutxi ezagutzen dutenak.

Euskal kultur erakundea bi mundu horiekin ari da elkarlanean, haien arteko zubiak eraikitzen entseiatuz.
  • Zer nolako baliabideak obratu behar dira zubi horien garatzeko ?
  • Nola egin lehenek uler dezaten ondarea gaur « ainguratzea » ezinbestekoa dela (euskarari begira bereziki) ?
  • Nola egin bigarrenek onar dezaten beren kulturaren oinarria den ondarearen ezagutzea ezinbestekoa dela ?  

Nork: Euskal kultur erakundea.2006/02/22 16:03:20.965 GMT
Gaiak: ondarea publikoak patrimoine publics | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)