(We apologize for not being able to present the contents in English for the moment. You can get the information in absence in one of the other languages available on the site. ). Language Issues

Ahozko ondarearen bilketa, zainketa eta baloratzea

Ondarea, jendarte baten nortasuna osatzen eta jendarte hori besteetatik bereizten duten osagai material eta inmaterial guziez osatua da. 2007an, Euskal kultur erakundeak ahozko ondareari eta ondare inmaterialari lehentasuna eman die (bizipenen eta jakitateen kontaketak, bertsuak, leiendak, erran-zaharrak, ipuinak, kantuak...).

2007 - Bilketa Amikuzen

Ahozko bilketa Baxe-Nafarroan Nafarroako erakundeek proposaturik (Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Euskokultur fundazio pribatua) eta Baxe-Nafarroako PCD-aren, Kontseilu Orokorraren, Akitaniako Eskualdeko Kontseiluaren diru partaidetzarekin, EKE-k memorio kolektiboaren bilketa bat abiatu du Amikuzen. 

Donapaleuko (Marie Oxarango, Kattin Harizgarat, Kattina Etcheverry, Ttotte Ainciboure, Marie-Jeanne Auchoberry), Gabadiko (Alexandre eta Pantxika Bordagarai, Albert Dubois), Garruzeko (Isidora Claveranne) eta Martxutako (Léon Tissier) 10 presuna xahar grabatuak eta filmatuak izan dira 2007ko abuztua eta abendua bitartean.

Bildutakoa numerisatua izan da, sekuentzia batzutan zatitua, indexatua eta Nafarroako Unibertsitate Publikora bidalia. Honek bere datu-basean eta berak sortu webgune berezi batean sartuko du. Bi euskarriek Nafarroako Aurrezki Kutxaren dirulaguntzak ukan dituzte. Azken dokumentuak disko gogorretan atxikiak dira Aldudarrak Bideo (operazioaren partaide teknikoa) elkartearen egoitzan eta Euskal kultur erakundean. Bestalde, departamenduko artxibotegiak bilketa lan hori bere soinu artxiboetan sartzeko xedea du, Baionako artxibotegiaren bitartez. Esperientzia horri esker bilketa, numerisazio eta artxibatze metodologia bat finkatua izan da, ondoko urteetan Baxe-Nafarroa osoan baliatzen ahalko dena.


2008 - Bilketa Amikuzen, Garazi eta Baigorri aldean

Donapaleuko eta Donibane Garaziko kantonamenduetan hogei inkesta egin ditugu 2008an :

  • Donapaleuko kantonamenduan : Michel Mendibil (Gabadi), Noël eta Kattalin Lacoste (Ilharre), Jeanne Alchourroun, Georgette Errecart eta Jean-Pierre Lapoube (Arberatze), Marie-Jeanne Auchoberry eta Jeanne Doxaran (Donapaleu), Jeanne Arcondéguy (Lohitzüne-Oihergi), Dominique Etchegaray (Domintxine), Gérard Sabarots (Oragarre), Jean-Marie Larroque (Arboti-Zohota), eta Joana Davant (Urrüstoi-Larrabile).
  • Donibane Garaziko kantonamenduan : Guillaume Irigaray (Ahatsa), Michel Curutchet eta Michel Tihista (Ezterenzubi), Beñat Urruty (Mendibe), Jean-Baptiste Barberena (Zaro), Flontxa Harispe (Uharte-Garazi) eta Beñardo Indart (Uharte Garazi).
  • Baigorriko kantonamenduan : Marie-Jeanne Minaberry (sortzez Bankarra).

Oharra : Helburu nagusia zen Amikuzeko bilketa 2008an bururatzea. Baina beste proposamen bat sartu da artean. Garaziko Sindikatak eta Aezkoako Juntak (Leader proiektuaren barnean) Baxenabarreko bilketaren partaideak diren Euskal kultur erakundeari, Euskokultur fondazioari eta Aldudarrak bideori galdegin diete filma bat egin zezaten memoria kolektiboaren biltzeko Garazi eta Aezkoa haranetako mugazgaineko harremanez. Hara zergatik 6 bideo grabatu diren Donibane Garaziko kantonamenduan. Baigorriko kantonamenduan egin da ere grabaketa bat beste proiektu berezi batentzat.

Montaketa eta indexazioa
Aldudarrak Bideoko bulegoetan eginak izan dira, elkarrizketa bakoitzarentzat (zatiketa sekuentziaka eta sekuentzia bakoitzaren ezagutza : kodigo, izenburu eta bilduma batekin).

Elkarrizketa bakoitzaren informazioen tratamendua artxiboetarako Departamenduko artxiboentzat : Sekuentziei lotu emaitzak (kodigoa, izenburua eta bilduma) baita ere elkarrizketei lotu emaitza orokorrak (inkestalariak bete fitxa tekniko batean bilduak) Arkhéïa logizialaren bidez tratatuak dira, departamenduko artxibo soinudunetan sartzeko gisan.

Elkarrizketa bakoitzaren informazioen tratamendua Euskokultur fondazioarentzat : Mementukoz, gorago deskribitu emaitzak (sekuentziei lotuak baita ere elkarrizketari orokorki) Euskokultur Fondazioari igorriak zaizkio, Excelen bidez tratatu ondoan. Epe laburrean, helburua da zuzenki sartuak izan daitezen Euskokultur fondazioaren datu basean.

Balorapen pedagogikoa
"Biharko etnologoak" proiektua 2008an abiarazi dugu Donapaleuko lehen mailako eskoletan eta kolegio pribatuan, haurrek beren baitarik ikus eta ikas dezaten zer den bilketa lan baten egitea. Gaia : besta. Egitasmo hau 2009ko ekainean bururatuko da.

2009 - Bilketa Iholdiko kantonamenduan

2009an bururatuko da Amikuzeko bilketa eta Iholdiko kantonamenduan segituko.