Ondare heziketa

Ondarea, objektuak, monumentuak, aberastasun naturalak dira. Bainan jakintasun anitz dira ere, osatzen gaituzten gorputz gabeko errealitate andana bat. Iraganeko gauzen zaintzeaz gain, heziketaren zerbitzuko tresna bat izan daiteke.  

Xaharren urratsetik (argazkia : EKE)

Ondarea heziketa moduan baliatzea, eta bereziki ahozko ondarea, gaur egungo erronkei buruz halako konzientzia baten ukaitea da. Bilketa egitea da berehala horren berriz emateko, geroan jendeek zinez jakin dezaten nondik datozen.   "Nondik gatozen jakiteko, nora goazen jakin behar" dio erran-zaharrak. Gainera, Euskal Herrian biztanlegoa gaztetzen ari da : 15 urtez petikako haur kopurua mantentzen da Akitania osoan argiki apaltzen delarik. Interesgarria da beraz, gazte-gaztetik beren lurraldeko aberastasunei sentsibilisatzea, beren lurraldearekin osoki bat egin dezaten eta ondoko urteetan bere garapenean parte har dezaten.  

La Nive nous raconte (photo: ICB)

2002an, Hezkuntza ministeritzak ondarearen adopzio kontzeptua garatu du :

Ideia da ikasleek modu material eta intelektualaz, eraikin bat, auzo bat, erakustoki bat, bilduma bat, obra bat edo hurbileko gune bat beregana dezaten. Hautatu elementuaren memoriaren eta aldi berean geroaren "jabe"  bilaka daitezke.

Jakintza arruntetik at, beren herritartasun erantzukizunaren konzientzia hartzen dute, zaintzen eta berritzen ikasten duten ondare horren aitzinean.  Bestalde, adopzioak halako hurbiltasun bat sortzen du, lotura azkar eta iraunkorra sortzeko parada ematen duena. Ikasleak egiazko aktoreak bilakatzen dira beren ingurumenean.

Eta Euskal kultur erakundea, bere programen bitartez, dinamika horietan azkarki engaiatua da.  

Atal honetan, EKE-k antolatu ekintzak aurkeztuak dira :

  • Errobi Mintzo, natura ondareari buruz eraman ingurumen heziketaren inguruko programa, MIFEN (Maison d'Initiation à la Faune et aux Espaces Naturels) etxeak bultzaturik.
  • Xaharren Urratsetik, belaunaldien arteko harremanen laguntzeko programa, materiagabeko ondarean oinarritua, xaharren memoriaren bitartez.
  • Uztaritzeko latsagiaren berritze egitasmoa, gazte batzuek eginik, aldi berean dimentsio sozial eta teknikoan oinarritzen dena. 

Kultura agenda zure e-postara

Zure emaila:

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak jasoko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, inori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]

IKUSKIZUNA - ANTZERKIA

Herioa eta Dontzeila 2009ko urriaren 2a

FESTIBALA - DANTZA

T-Danz

BERTSO SAIOA - TXAPELKETA 2009

Bertsolari txapelketa - Final-laurdena 2009ko urriaren 3a

IKUSKIZUNA - DANTZA

Aurrez aurre 2009ko urriaren 3a

KONTZERTUA - MUSIKA

Fuck Norris - Rachel 2009ko urriaren 3a

IKUSKIZUNA - IPUINAK

Voyage sans bagage ni raison 2009ko urriaren 3a

ANIMAZIOA - BESTA

Lapurtarren Biltzarra 2009ko urriaren 4a

ERAKUSKETA - MARGOLARITZA

Margolaritza Euskal Herrian 50 urtez

ERAKUSKETA - ARKITEKTURA

Euskal Herriko Etxeak

ERAKUSKETA - MARGOLARITZA

Inwoko