(Lo sentimos pero este contenido no está disponible en su idioma.). Política lingüistica en Eke.org

Hitzaditza 2009: diktaketa euskaraz

AEK elkarteak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatu Hizaditza diktaketaren laugarren edizioak gaitzeko arrakasta bildu du. 80 bat parte hartzaile hurbildu dira Baionako Gaztelu Berriko IUT-ra, 2009ko maiatzaren 16an.

Hitzaditza: 2009ko afitxa telekargatu (PDF - 250 ko)

Diktatu idatziaren ariketa aitzakitzat hartuz, Hitzaditzaren helburua da euskararen erabilera sustatzea eta bereziki irakurmena eta idazmena bultzatzea, batetik diktaketa bera eginez, bestetik euskal idazle batzuk ezagutuz eta kurutzatuz.

Aurtengo edizioan azpimarratzekoa da, 2008an baino parte hartzaile gazte gehiago izan dela.

2008an bezala, bi maila izan dira helduentzat: bata euskaldunei zuzendua eta bestea euskara ikasten edota hobetzen ari direnentzat. Bestalde, sail berezi bat ere proposatua zitzaien 13-16 urteko gaztetxoeri (30 parte-hartzaile aurten).

Iparraldeko 3 euskal idazlek idatzi testuak diktatuak izan dira: Peio Jorajuriak-k gazteei zuzendu testua, Jean-Louis Davant-ek idatzi testu bat ikasle sailean ari zirenentzat eta Itxaro Borda-ren sorkuntza berezi bat euskaldunentzat.

Testuak Euskaltzaindiaren eskuetatik pasa dira, zailtasunik ez izateko zuzenketa denboran. Diktaketek 40-50 minutu iraun dute.

Kattalin Sallaberry-k zuen irakurtzen helduen diktaketa, Antton Harignordoki-k gazteena eta Marie-Agnès Gorostiague-ek euskal ikasleena.

Zuzenketak berehala egin dira, tokian berean, eta sariak 12:30tan banatuak izan.

Zuzenketak egiteko tartean (AEK-ko erakasleek eginak), parte hartzaileek atseden bat hartu ahal izan dute, eskainiak ziren libururen artean gustukoen zituztenak hautatuz.

Hitzaditza 2007

2009ko edizioa

2009ko maiatzaren 16an, 9:30etan, San Andres Plazan, Gaztelu Berriko I.U.T. eskolan (Baiona ttipia auzoa). Kokapena ikus


Antolatzaileak:
Laguntzaileak
Baliabideak: