(Lo sentimos pero este contenido no está disponible en su idioma.). Política lingüistica en Eke.org

Partaideak

Egitasmoaren partaide desberdinek ondoko galderari erantzun diote:"Zergatik nahi ukan duzu Uztaritzeko latsagiaren berritzean parte hartu, eta zer ondorio ateratzen duzu ekintza horretarik ?"

Terexa Lekumberri, Euskal kultur erakundeko ondare arduraduna

"Ondarea, zentzuzko gauza bat da". Hori izan da lema nagusia, Aroztegi latsagia berritu duten 16 gazteekin egin dugun lanaren motibazio handiena.

Gure nahia zen gazte horiek uler dezaten latsagi honen atzoko eta gaurko balioa, bere historia beregana dezaten eta Uztariztarrei latsagi berritua eskaintzeaz harro izan daitezen... Berekin izan gara beraz, latsagiaren auzoko ahozko memoriaren bila. Bestalde, ondoko auzotegien ezagutzera izan gara ere. Harreman sozialak gero eta urriagoak direnez, espero dugu gazte horiek Uztariztarrekin pasaturiko momentuek beren gizatasunaren parte bat osatuko dutela.
Zeren eta ondarea, ez da bakarrik objektu edo monumentu bat, lehenik gauzen ikusteko eta sentitzeko modu bat da..."

Jean Ezcurra, Uztaritzeko Herriko Etxeko Zerbitzuen Zuzendari Nagusia

"Berritze egitasmo hori aspaldikoa da baina ez zen sekula gure lehentasunetan sartzen, ez diru mailan, ez eta herriko zerbitzu teknikoetako lan plangintzan ere.

Errobi-Ur Hertsi PCD-ak kontutan hartu duenez, gure ondare ttikiaren kalitatea argitan ezarri ahal ukan dugu eta latsagiak iraganean ukan duen garrantziaz oroitu gara.
Bestalde, tokiko partaide desberdinak biltzeko parada eskaini du : Euskal kultur erakundea, Etcharry Formakuntza zentroa, San-Josepe lizeoa eta Herriko Etxea.
Gainera, laguntza bat izan da lana edo formakuntza xekatzen duten gazteentzat.
Herriko Etxea ez da hortan geldituko. Latsagiaren inguruen antolaketari buruz gogoetatzen ari gara, bide bazterretik ere horrat heldu ahal izateko, oinezkoen bide segurtatu baten antolatzeko eta zergatik ez ura helarazteko ere."

Mailux Caldumbide, Euskal Herriko Gazteen Geroa tokiko ordezkaritzaren zuzendaria

"Tokiko ordezkaritzek behatoki eta berritzaile lana egiten dute lurraldeetan.

Bestalde, tokiko ordekaritza bi logiken erdian dago :

  • gazteen beharrak
  • lurraldeen beharrak

Langune desberdinetan ibili ondoren bai gazteekin, bai Herriko Etxeekin (Donapaleu, Ortzaize, Baiona...), PCD-az baliatu gara, "aktiboa, sortzailea, kolektiboa, eraikitzalea" den lanbide-orientazio ikastaldi baten antolatzeko, beren zerbitzuko eta gizartearen zerbitzuko.  


Belaunaldi-arteko eta kultura-arteko harremanei buruz lan egin, gazteak historia batean finkatu..., iraganaren eta etorkizunaren arteko zubiak eraiki, horiek izan dira lan horren abantailak, bereziki Euskak kultur erakundeak AFMR edo FCMB formakuntza zentroekin hartu engaiamenduei esker...

Uztaritzeren ondotik, Ahetzek lekukoa hartu behar luke eta Errobi-Ur Hertsi PCD eremu guzian segitu nahi genuke, teknika eta finantza muntaketa konplikatuak baldin badira ere."

Laurent Pourtau eta Etxarriko formakuntza zentroa

Badu 20 urte Etxarriko AFMR formakuntza zentroak formakuntza ekintzak antolatzen dituela Akitaniako Eskualdearentzat pertsona batzuek lan bat atxeman dezaten.

Karia hortara, ikasleekin, ahal bezain bat lurraldearen eragileak izan nahi genuke eta ahal den guzietan, tokiko egitasmoetan sartzen gara.

Uztaritzeko latsagiaren berritzea bete-betean dinamika horretan sartzen da :

  • Gazte batzuei beren ondarea ezagutzeko, berritze horretan zuzenki parte hartzeko eta horrela, "bihar biziko den toki berri" baten aktore bilakatzeko parada ematen dielako !
  • Herriko Etxe bateko langune batek bakoitzari geroari buruz gogoetatzeko parada ematen dielako
  • Lanbideak/kultura/enplegua biltzen dituen partaidetza egitasmo batean parte hartzen duelako
  • Gure zentroa Landagoyenen izanik, Uztaritzeko Herriko Etxearen egitasmo batean parte hartzeko gure gogoa erakusten duelako

Ekintza honen lehen bilduma bat egiterakoan, berritze hori, latsagien funtzioaren eta sinbolikaren inguruko lan zabalago batean kokatu izanak biziki onuragarria iduri du. Horri esker, ikasleak historia kolektibo batean sartu dira eta beren nortasunaren zati bat berreskuratu dute.

Etxegintzako bidaide federazioa

"Angeluko Etxegintzako bidaide federazioak (F.C.M.B.) Uztaritzeko latsagiaren berritze egitasmoan parte hartu du, ekintza honen helburuak - zailtasunak dituzten gazte batzu egitasmo kolektibo baten inguruan parte harraraztea - osoki bat egiten zuelako Angelun eskaintzen ditugun formakuntza batzuekin baina ere Bidaideen baloreekin, hots jakintzen banaketa eta transmisioa.

Gainera, ekintza mota honek edozein pertsona "norberaren" balorisazio desmartxa batean kokatzen du bete-betean, bai eta herritartasun nahiz jendetasun dinamika batean ere (jende nahasketa, talde-lana, aginduen errespetua)."


Témoignages des jeunes

Aristide

Aristide Mahay Arimino, 18 ans, Bayonne


Céline

Céline Trouillet, 17 ans, Cambo-Les-Bains


Nedal

Nedal Ahachad, 19 ans, Bayonne


Coline

Coline Deck-Roussel, 18 ans, Mouguerre


Cassandra

Cassandra Nogues, 17 ans, Bayonne


Liste des jeunes

  • Nedal Ahachad, 19 urte, Baiona
  • Laurent Artayet, 17urte, Aiherra
  • Kevin Coupe, 18 urte, Bokale
  • Coline Deck-Roussel, 18 urte, Mugerre
  • Marius Doustin, 24 urte, Baiona
  • Monica Etienne, 19 urte, Baiona
  • Fanny Gasquard, 17 urte, Kanbo
  • Aristide Mahay Arimino, 18 urte, Baiona
  • Leslie Moscardi, 18 urte, Uztaritze
  • Cassandra Nogues, 17 urte, Baiona
  • Jo Oliveira, 17 urte, Muguerre
  • Stéphanie Petit, 22 urte, Miarritze
  • Thomas Pettes, 19 urte, Baiona
  • Jonathan Riche, 22 urte, Hazparne
  • Jennifer Suret, 17 urte, Miarritze
  • Céline Trouillet, 17 urte, Kanbo