(Lo sentimos pero este contenido no está disponible en su idioma.). Política lingüistica en Eke.org

Literatura idatzia

Europako beste herrialdeei konparatuz, euskal literatura idatzia frango berant agertu zaigu. Eskerrak aspalditik ahozko literatura bagenuela, besteak beste bertsolaritza, gaur egun oraindik indarrean duguna. 1545ean abiaturik, hiru mendez segidan, idazle gehienak elizagizonak izan dira. XIX. mende erditsuan, laikoak ere idazten hasi ziren, eta orohar, euskal literaturak fruitu ederrak eskaini dizkigu, bereziki narrazio eta olerkian. Gaurko idazleek, euskara bildu eta aberats batean, gizarteko gai guziak erabiltzen dituzte, pentsamolde eta sendimendu funtsezkoenak landuz eta plazaratuz.

1545.  urtea oso garrantzitsua da euskal literaturaren
historian, orduan inprimatu baitzen osoki euskaraz idatzi lehen liburua, Bernat Dechepare, Eiheralarreko erretorearen olerki erlijiozko eta profanoen bilduma.

Kasik mende bat berantago (1643an), Pedro de Aguerre, “Axular” deitu Sarako erretorak, “Gero” liburua argitaratzen du, euskal klasikoetan maisulan bihurtuko dena.

XVIII. mendea gramatikariena eta euskara goresten dutenena da : hauetarik famatuena Manuel de Larramendi da (1690-1766), hizkuntzalaritzan egin zituen ikaragarriko lanetatik ezagutua.  XIX. mendearen bigarren erditik goiti, euskal literatura laikotuko da.

1950eko hamarkadaz geroztik, Jon Miranden (1925-1972) eta Gabriel Arestiren (1933-1975)
ildoari jarraituz euskal literaturak garapen handia ezagutu du. Gaur egungo idazlerik emankorrenen eta trebeenen artean, hauek aipa ditzakegu : Bernardo Atxaga, Gipuzkoako Asteasun sortua, “Obabakoak” eleberriaren idazlea (liburu honek
literatura nazio-saria eskuratu zuen Espainian 1989an, geroztik 19 hizkuntzatan itzulia izan da), eta Itxaro Borda, “Euskadi” saria irabazi zuena 2001ean, “100% basque”  liburuarekin. Gaur egun, 1500 liburu inguru plazaratzen dira urtero Euskal Herrian.

Suscribirse a la agenda cultural

Tu dirección de correo electrónico:

Recibirás los próximos eventos de la agenda cultural. Cuando lo desees, podrás rescindir la suscripción sin necesidad de justificación alguna.
Más información relativa a la suscripción [+]

ESPECTÁCULO - TEATRO

Herioa eta Dontzeila 2 de Octubre de 2009

FESTIVAL - DANZA

T-Danz

TORNEO DE IMPROVISADORES - TXAPELKETA 2009

Bertsolari txapelketa - Final-laurdena 3 de Octubre de 2009

ESPECTÁCULO - DANZA

Aurrez aurre 3 de Octubre de 2009

CONCIERTO - MÚSICA

Fuck Norris - Rachel 3 de Octubre de 2009

ESPECTÁCULO - CUENTO

Voyage sans bagage ni raison 3 de Octubre de 2009

ANIMACIÓN - FIESTAS

Lapurtarren Biltzarra 4 de Octubre de 2009

EXPOSICIÓN - PINTURA

Margolaritza Euskal Herrian 50 urtez

EXPOSICIÓN - ARQUITECTURA

Euskal Herriko Etxeak

EXPOSICIÓN - PINTURA

Inwoko