Agendaren irizpideak

Gure agenda Iparraldeko euskal kulturaren agenda da. Iparraldean antolatuak diren euskal kulturaren inguruko gertakariak plazaratzen ditu. Gertakariak argitaratzerakoan bi irizpide nagusi hartzen ditugu kondutan: kokapena eta euskal kulturarekilako lotura.

Kokapena: onartuak dira Ipar Euskal Herrian gertatzen diren ekitaldiak edo Euskal Herrian antolatuak direnak baldin eta Iparraldeko euskal artistak ari badira karia horretara.

Euskal Herritik kanpo ibiltzen diren Iparraldeko euskal artisten berri ematen ahal dugu ere agendako atal berezi batean baldin eta proposatzen dituzten ikuskizunek euskal kulturarekin zerikusirik badute.

Gaia: onartuak dira euskal kulturarekin zerikusia duten gertakariak.
Hobetsiak dira:

  • Euskal kantua eta musika
  • Euskal dantza
  • Bertsolaritza
  • Euskarazko antzerkia
  • Ahozko eta idatzizko euskarazko literatura

Onartuak dira:

  • Arte erakusketak baldin eta Euskal Herriko artisten obrak baloratzen badituzte hobetsiz bisitarien eta artelanen arteko euskarazko mediazio bat segurtatzen duten erakusketak.
  • Euskara, euskal kultur ondarea edo euskal kultur adierazpenekin lotura bat duten dantza, antzerki eta musika ikuskizunak.
  • Euskal kultur ondaregintzako gaiekin (historia, etnologia, arkitektura, mitologia...) lotura duten hitzaldiak bezalako gertakariak
Oharrak

Gertakariaren eta euskal kulturaren arteko lotura ez delarik begi bistakoa beste kriterio batzu aztertzen ditugu ere, eta bereziki euskarari egiten zaion tokia, bai komunikazio arloan (afitxak, webgunea...), bai animazio arloan (haurrekilako lanak...).

Euskal kulturarekin loturarik ez duen ekitaldi baten barnean antolatua den euskal talde baten kontzertua adibidez agenda sar daiteke. Aldiz, kasu honetan taldearen izena emana izanen da agerian eta ez ekitaldiarena. ".. ekitaldiaren kari" bezalako erranaldiarekin emanen da antolatzailearen berri.

Besteak beste onartzen ez ditugunak agendan:

  • Biltzar nagusien iragarpenak
  • Prentsaurrekoak
  • Kirol hitz-orduak edo euskal jokoei lotu gertakariak (mus lehiaketak...)
  • Herriko Bestak (gertakari gisa)
  • Ikastaldiak - Egonaldiak
  • Deialdiak
  • Natura ingurumenari lotu gertakariak

Oroit agenda ez dela euskal kultur aktualitatearen berri emateko dugun tresna bakarra. Albiste laburrak ere hor daude. Liburu edo disko baten argitaratzea albiste labur batez aipa ditzakegu adibidez. Gurekin harremanetan jarri edo zure informazioa bidal xehetasun gehiagorentzat

Kasu guzietan Euskal kultur erakundea gertakari batzuren ez argitaratzeko eskubidea atxikitzen du www.eke.org atariaren edukien erantzule izanik.


Kultura agenda zure e-postara

Zure emaila:

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak jasoko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, inori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]

IKUSKIZUNA - ANTZERKIA

Herioa eta Dontzeila 2009ko urriaren 2a

FESTIBALA - DANTZA

T-Danz

BERTSO SAIOA - TXAPELKETA 2009

Bertsolari txapelketa - Final-laurdena 2009ko urriaren 3a

IKUSKIZUNA - DANTZA

Aurrez aurre 2009ko urriaren 3a

KONTZERTUA - MUSIKA

Fuck Norris - Rachel 2009ko urriaren 3a

IKUSKIZUNA - IPUINAK

Voyage sans bagage ni raison 2009ko urriaren 3a

ANIMAZIOA - BESTA

Lapurtarren Biltzarra 2009ko urriaren 4a

ERAKUSKETA - MARGOLARITZA

Margolaritza Euskal Herrian 50 urtez

ERAKUSKETA - ARKITEKTURA

Euskal Herriko Etxeak

ERAKUSKETA - MARGOLARITZA

Inwoko