« Volver a noticias

Euskal artistak Okzitania Festibalean

2009-08-30

Euskal kulturak toki berezia ukanen du Frantziako Tolosa aldean irailaren 21etik urriaren 25a arte antolatua den Okzitania Festibalaren 10. edizioa kari. Besteak beste, ziganteak, kontzertuak eta "Batekmila - Euskal Munduak" erakusketaren aurkezpena izanen dira.

Euskal artistak Okzitania Festibalean

Haute-Garonne departamenduko Okzitaniar ikerketa erakundeak 2000an sortu Okzitania festibalak Okzitaniaren aberastasunak ezagutarazi nahi ditu Tolosan eta ondoko herrietan.

10. edizio honetan, Okzitaniaren, Mediterraniar munduaren, Sortaldeen eta Atlantikar ardatzen arteko harremanak adierazten dituzten 1000 artista baino gehiago arituko dira, festibalaren 80 ekitaldietan.

Denetarik bada : olerki, zine, ipuin, antzerki, dantza, arte plastiko, mintzaldi, kantu, musika, apairu, erakusketa, dantzaldi, kabaret... Okzitaniako Merkatu handia eta abereen eta pertsonaia totemikoen karrikaldia ahantzi gabe.

Chritian Borda eta bere taldea

Ekitaldi horiek guziek okzitaniar kulturak beste kulturekin ukan harremanen lekuko dira : arabiar, katalan, frantses, juduar, afrikar, espainol, zeltiar eta... euskal kultura. Alabaina, Euskal kultur erakundearen partaidetzari esker, euskal kulturak ordezkari andana bat ukanen du festibalaren 10. edizio honetan : Kanboko Ziganteen desfilea Tolosako karriketan irailaren 26an, Christian Borda eta bere taldearen emanaldia Capitole plazan urriaren 8an. Beñat Achiary eta bere gomitak aldiz, urriaren 9an, ostiralarekin arituko dira Tolosako Roguet MJC-en iluntzeko 20:30etan.

Maialen Errotabehere

Beñat Achiary-rentzat ohiko euskal kantua, musika guzietara irekitzeko aitzaki bat da. Kontzertu honentzat, Euskal Herriko kantari-musikari batzuren laguntza ukanen du. Bestalde, Maialen Errotabehere kantariak bere folk, pop, blues nahasketa eskainiko digu, euskarazko hitzak lagun, Cazères herriko les Capuccins zine-gelan, urriaren 23an 20:30etan. Haren ondotik, Tolosako Nathanaëlle musikari gaztea arituko da.

Batekmila ere

Euskal munduak

Festibaleko beste momentu azkarra, Batekmila-Euskal Munduak erakusketaren aurkezpena izanen da. Euskaraz, frantsesez, gazteleraz eta inglesez dagoen Euskal kultur erakundearen multimedia erakusketa urriaren 8tik 22a arte ikusgai izanen da Albi ondoko Le Garric herriko Musikaren Etxean. Batekmila-k puntako baliabide teknikoak bakiatzen ditu euskal munduen eta euskal kulturaren ezagutarazteko asmoz.

Xehetasunak :

Suscribirse a la agenda cultural

Tu dirección de correo electrónico:

Recibirás los próximos eventos de la agenda cultural. Cuando lo desees, podrás rescindir la suscripción sin necesidad de justificación alguna.
Más información relativa a la suscripción [+]

ESPECTÁCULO - TEATRO

Herioa eta Dontzeila 2 de Octubre de 2009

FESTIVAL - DANZA

T-Danz

TORNEO DE IMPROVISADORES - TXAPELKETA 2009

Bertsolari txapelketa - Final-laurdena 3 de Octubre de 2009

ESPECTÁCULO - DANZA

Aurrez aurre 3 de Octubre de 2009

CONCIERTO - MÚSICA

Fuck Norris - Rachel 3 de Octubre de 2009

ESPECTÁCULO - CUENTO

Voyage sans bagage ni raison 3 de Octubre de 2009

ANIMACIÓN - FIESTAS

Lapurtarren Biltzarra 4 de Octubre de 2009

EXPOSICIÓN - PINTURA

Margolaritza Euskal Herrian 50 urtez

EXPOSICIÓN - ARQUITECTURA

Euskal Herriko Etxeak

EXPOSICIÓN - PINTURA

Inwoko