Euskal literatura

1545. urtea oso garrantzitsua da euskal literaturaren historian, orduan inprimatu baitzen osoki euskaraz idatzi lehen liburua,Bernat Dechepare, Eiheralarreko erretorearen olerki erlijiozko eta profanoen bilduma.

Kasik mende bat berantago (1643an), Pedro de Aguerre,“Axular”deitu Sarako erretorak,“Gero” liburua argitaratzen du, euskal klasikoetan maisulan bihurtuko dena.

XVIII.mendea gramatikariena eta euskara goresten dutenena da : hauetarik famatuena Manuel de Larramendi da (1690-1766), hizkuntzalaritzan egin zituen ikaragarriko lanetatik ezagutua. XIX.mendearen bigarren erditik goiti,euskal literatura laikotuko da.

1950eko hamarkadaz geroztik,Jon Miranden (1925-1972) eta Gabriel Arestiren (1933-1975) ildoari jarraituz euskal literaturak garapen handia ezagutu du.

Gaur egungo idazlerik emankorrenen eta trebeenen artean, hauek aipa ditzakegu : Bernardo Atxaga, Gipuzkoako Asteasun sortua, “Obabakoak” eleberriaren idazlea (liburu honek literatura nazio-saria eskuratu zuen Espainian 1989an, geroztik 19 hizkuntzatan itzulia izan da), eta Itxaro Borda,“Euskadi” saria irabazi zuena 2001ean, “100% basque” liburuarekin.Gaur egun, 1500 liburu inguru plazaratzen dira urtero Euskal Herrian.

Bestalde, euskara ahozko literatura bizi baten oinarria izan da. Honen lekuko, gaur egun indarrean dugun bertsolaritza. Azken hogeita hamar urte hauetan, beste kultur-adierazpen batzuk ere funtzio garrantzitsu bat bete dute euskararen berjabetze prozesuan, horietan kantua eta antzerkia.

Kultura agenda zure e-postara

Zure emaila:

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak jasoko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, inori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]

IKUSKIZUNA - ANTZERKIA

Herioa eta Dontzeila 2009ko urriaren 2a

FESTIBALA - DANTZA

T-Danz

BERTSO SAIOA - TXAPELKETA 2009

Bertsolari txapelketa - Final-laurdena 2009ko urriaren 3a

IKUSKIZUNA - DANTZA

Aurrez aurre 2009ko urriaren 3a

KONTZERTUA - MUSIKA

Fuck Norris - Rachel 2009ko urriaren 3a

IKUSKIZUNA - IPUINAK

Voyage sans bagage ni raison 2009ko urriaren 3a

ANIMAZIOA - BESTA

Lapurtarren Biltzarra 2009ko urriaren 4a

ERAKUSKETA - MARGOLARITZA

Margolaritza Euskal Herrian 50 urtez

ERAKUSKETA - ARKITEKTURA

Euskal Herriko Etxeak

ERAKUSKETA - MARGOLARITZA

Inwoko