Euskal musika eta kantua

Fermin Muguruza
kontzertuan
(arg. : Xabi Berruet)

Herriarteko folk mugimenduaren eraginez, 1960. urteetan, euskal kantak aldaketa handia ezagutu zuen. Autore-konpositzaile gazte batzuek, euskaraz kantatzeko erabakia hartuz, generoa arrunt berritu zuten beraien errepertorio propioa plazaratuz. 

"Euskal rocka"-ren sortzea 1975ean iraultza honen luzapena izan zen. Geroztik, musika mota horri lotuak diren molde guztiak erabiliak izan dira

Gaurregun, Euskal kantuak musika estiloa guziak bereak eginak ditu. Azken hogeita hamar urte hauetan, euskal kantuak ederki azkartu du herritarren eta bereziki gazteriaren baitan, euskararen aldeko gogoa

"Euskal Herria Zuzenean" bezalako festibalek egiazko kantu eta musika uneak bilakatu dira. Oraingo musikaren bizkortasuna erakusten dute. Folk eta rock musika alorretako tendentzia ezberdinak gurutzatzen dira hor. Edozein musika molde izan dadin, artista gazteek euskara darabilate beren kantuetan..

Euskal kantua

"Euskal Herrian, ikusi ahal izan dut, bizi ahal izan dut, kantuak eta musikak ez dute deus ikustekorik ikusgarrien munduarekin. Bakarrik herri baten biziaren adierazpen naturala dira."  
Miguel Angel Estrellas, piano-jolea

  • Irakurri Euskal Herritik kanpoko idazle batzuen beste aipamen zenbait, euskaldunetaz eta mendez-mende erakutsi duten musika dohainetaz.
  • "Irudiak kantari" fitxa telekargatu. Euskaraz ala Frantsesez. 1945etik geroztikako euskal kantua hobeki ulertzeko gida. Euskal kultur erakundeak disko azalez osatu erakusketaren gida zen.  
  • Kantuketan erakusketan entzungai diren kantu batzuen hautaketa(erreferentziekin) Euskara-frantsesa ala Euskara-Gaztelera
Internet baliabideak