(Lo sentimos pero este contenido no está disponible en su idioma.). Política lingüistica en Eke.org

Euskal kulturaren erronkak ''Euskal Herria 2020'' lurralde egitasmoari begira

Mikel Erramouspe Euskal kultur erakundeko lehendakariaren ekarpena

2006ko martxoa

Euskal Herriarentzako lurralde egitasmoa gogoetatu eta lantzeko unean, hona azpimarratu nahi ditugun erronkarik nagusienak.

  1. Euskal kultur erakundeak kultura politika zentzuduna garatu nahi du. Zentzua emateak erran nahi du, alde batetik, gu baino lehenago lur honetan bizi izan diren eta, jenio zerbait baitzuten, kultura miresgarri bat asmatu duten gure aitzineko guziei lotzen gaituzten ohituren garatzea. Lotura honi esker, erroturik sentituko gara eta aiseago aurkituko dugu gure lekua gaurko munduan. Baina zentzua emateak erran nahi du ere besteekin harremanetan izatea. Proposatu ekitaldi eta ekintza desberdinen bidez, Euskal kultur erakundeak « loturak » eskaini nahi dizkio hain anitza den gizarte honi, tokiak eta uneak sortuz biztanleek elgarrekin ongi bizitzeko aukerak izan ditzaten.

  2. Euskal kulturaren altxorrek gaur egun gelditua den Europaren eraikuntzan parte hartzea besterik ez dute galdegiten. Kultur erakunde gisa, asmatu behar dugu nola bideratu gure lana Europar Batasuneko lurraldeek topo egin dezaten europar nortasun azkar bat eraikitzeko. Europak denen indarrak behar ditu amerikar nagusigoari eta nortasun edo erlijiozko fenomeno batzuek sortu sumindurei aurre egiteko.

  3. Beldurtzen gaituen globalizazioaren tenorean, Unesco erakundeak kultur aniztasunaren beharra argi eta garbi aldarrikatu du. Alor horretan, Euskal Herriak esperientzia apartekoa du. Hori dela eta, Euskal kultur erakundeak sakontzearen, sorkuntzaren eta hedapenaren aldeko ekimen guziak sustatuko ditu. Ezinbestekoa den aniztasun hori mundu mailan baloratzen duten trukaketak, gurutzaketak, eta topaketak ere bultzatuko dira.

Komentzituak gara Euskal Herriaren indarretarik bat euskal kultura dela. Euskal Herrian bizi diren guziei euskal kultura ezagutarazi eta bizitzeko aukera emanez, EKE-k egitasmo hau anitzez ere dinamikoago bihur dezake. Euskal kultura Euskal Herritik kanpora eramanez, ospe handiago bat eman diezaioke. Herri gisa existitu eta hedatu ahal izateko, Euskal Herriak kulturan inbertitzeko ahalmena izan behar du. Horrela baloratuko ditu, ahalik eta hobekien, bai bere irudia, bai eta bere ekoizkinen irudia ere.   


Para contactar con nosotros

El Instituto cultural vasco se encuentra abierto al público de lunes a viernes de 9h00 a 12h30 y de 13h30 a 18h00 (excepto el viernes, cierre a las 17h00).

Dirección: Château Lota - BP 6 - 64480 Ustaritz
Localización: Ver el plano

El blog de nuestras actividades

Exponer los trabajos realizados por el Instituto cultural vasco, es el objetivo de este blog en euskara y francés, el reflejo de la diversidad de las actividades de nuestro organismo. ¡ Enviadnos vuestras colaboraciones ¡

Últimos artículos :

La Commission Permanente du Patrimoine Basque à Socoa

Accord de partenariat entre l'ICB et www.eitb.com

La littérature basque au Salon du livre de Paris

[+] Todos los artículos