Euskara

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
AURKEZPENA


Hizkunea Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak formatu elektronikoan argitaratutako buletina da, soziolinguistikarekin zerikusia duten gai eta ezaguerak zabaltzeko helburuarekin sortua. Aldizkariaren ale bakoitza lau ataletan egituratuko da. Horien artean, artikuluak izango du pisurik handiena. Agerkariaren ardatza izango da eta soziolinguistikarekin lotutako gai jakin batzuen inguruan idatzitakoa izateaz gain, beste inon argitaratu gabea izango da. Argitalpen eta azterlanei buruzko berriak eta gertakizunen agenda dira Hizkunearen gainerako osagarriak.

Eguneraketa ez da data jakin batean egingo. Astero, hamabostero zein hilero eguneratuko dira atal desberdinak berrikuntzen arabera.

Euskal Herriko zein kanpoko edukiak jorratuko dira. Ikuspegi zabala eskaini nahi denez, soziolinguistikaren eremuan interesgarritzat jotzen diren lurralde eta gai desberdinetako artikulu eta albisteak eskuratzeko eta hedatzeko ahalegina egingo da. 

Eduki guztiak euskaraz garatuko dira, baina ingelesak, gaztelaniak eta frantsesak ere izango dute tokia. Lehen orria, esate baterako, lau hizkuntzatan egongo da osorik, eta baita agenda ere.

Ahalik eta informaziorik aipagarrienak, eguneratuenak eta fidagarrienak eskaini nahi dizkiegu gure aldizkariaren irakurleei atal eta hizkuntza desberdinetan.

 

Azken eguneratzea: 2005/10/07