
Ezagutza soziolinguistikoaren ikerketan, zabalpenean, eta aplikazioan ditugun gabeziei eta beharrei dinamika berri batekin erantzuteko sortu da Soziolinguistika Klusterra. Euskal Herrian hizkuntza normalizazio prozesuan inplikaturik dauden erakunde eta taldeentzat –pribatu, publiko, zein gizarte mailako- arlo zientifiko-aplikatutik datuak, metodologiak, eta bestelako materialak eskaintzeko egitasmoak landuko ditu, jarduteko moduaren gaineko ezagutza eta, ondorioz, normalizazio ahaleginen emaitzak hobetzeko. |