[ http://www.soziolinguistika.eke.org ]

Erramun Baxok soziolinguistaren kronikak

2009/03/13

Euskarari buruzko motibapena 2006an

Motibapena da ekintza edo jokabide baten iturburuan den indar psikologiko guztien bilduma. Nabari da hizkuntza nortasunari lotua dela, bereziki haurtzaroko hizkuntza. Nola nahi ere hizkuntza lotua da gizarte balore nagusi batzuri, hala nola komunikazioa eta kultura. Euskarari buruz, motibapenaren hiru osagai aztertuko ditugu : nortasunaren pertseptzioa, iritziak eta jarrerak.

Euskalduntasuna

"Euskalduna naiz" esaldi xumeak bi erranahi dauzka guttienez
  • Erranahi soziopolitikoa : “euskal herritarra naiz” hots euskaltasuna.
  • Erranahi soziolinguistikoa : « euskara badakit », hots euskalduntasuna.

Galdea zen : « Zenbatetaraino euskalduntzat daukazu zure burua ? ». Erantzun hautua bost mailakoa zen : osoki ; frango ; erdizka ; gutti ; batere ez. Komentarioetan lehen bi erantzunak elkarretaratuko ditugu, bai eta ere azken biak, ikusteko euskal nortasuna indartsua ala ahula den. Aldagaitzat hizkuntza gaitasuna hartuko dugu, nortasunaren eta hizkuntzaren arteko lotura ikusteko.

Zenbateraino euskaldun?
Iparraldea
Elebidun eragilea
Elebidun hartzailea
Erdalduna
Osoki edo frango
%48
%88
%75
%32
Erdizka
%15
%10
%16
%17
Gutti edo deus ez
%37
%02
%08
%51

Elebidun eragileek adierazten dute euskaltasun kartsua neurri bikainean (%88). Elebidun hartzaileetan ere hiru laurdenak kasu berean dira (%75) eta bi multzo horietan kasik nehork ez du aitortzen euskalduntasun eza. Harrigarria da ere erdaldunen euskalduntasun sentimendua. Multzo horren kasik erdiak (%48) euskalduntzat dauka bere nortasuna, elkarretaratzen baditugu kartsuak eta erdizkakoak.

Beraz euskalduntasuna ez da baitezbada hizkuntzari lotua. Ez eta ere jatorriari. Herritarrek dute euskalduntasun sentimendu bizkorrena (%72). Zorionez, kanpotiarretan ere %62k euskalduntzat daukate beren burua, osoki edo bederen zertxobait.

Segida irakurri www.eke.org atarian:


Egilea: Erramun Baxok.2009/03/13
Etiketak: 2006 motibapena jarrerak | Permalink | Komentarioak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatz ondoko eremuan gainean agertzen zaizkizun hizkiak.