(Lo sentimos pero este contenido no está disponible en su idioma.). Política lingüistica en Eke.org

Helduen euskalduntzea eta alfabetatzea

Egitura berezi batzueri esker (AEK, HABE, IKA, euskaltegi pribatu ala publiko), 16000 jende helduek euskara ikasten dute gaurregun.

AEK (1979)

Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak zazpi probintziak hunkitzen ditu. 1979an sortua hego aldean eta ondoko urtean ipar aldean, AEKak euskaltegi andana bat biltzen du. Ipar aldean, AEKa helduen euskalduntzeaz arduratzen den egitura bakarra da.

Iparraldeko kopuruak (2004-2005eko ikasturtea) : 1000 ikasle
Orokorki Euskal Herrian (2004-2005eko ikasturtea) : 8000 ikasle

HABE (1981)

Helduen Alfabetatze-Berreuskalduntzerako Erakundea, Euskadiko Autonomi Elkarteko Jaurlaritzak sortu zuen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan sail horretan ari diren erakunde desberdinen egituratzeko eta diruz laguntzeko. HABE-ren babesean daude estatutu ezberdinak dituzten irakaskuntza zentruak (AEK-ri edo IKA-ri lotuak, pribatuak, publikoak...).

IKA (1988)

IKA da euskaltegien koordinakunde bat, bakarrik Nafarroa eta Alaban antolatua dena.

Baliabideak

Baliabideak

AEK
Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea. Gau eskolen federazioa.

AEK : aurkezpena

 

Webgune interesgarriak

HABE erakundearen webgunea
http://www.habe.org
http://www.ikasbil.net

 AEK-ko webgunea
http://www.aeknet.net

IKA-ren webgunea
http://www.ikastari.com