(Lo sentimos pero este contenido no está disponible en su idioma.). Política lingüistica en Eke.org

Euskara ikastetxeetan

Ipar Euskal Herrian, hiru sare ezberdinen artean hauta daiteke ikasketak euskaraz eta frantsesez egiteko :

 Ikasleek formakuntza guzia euskaraz eta frantsesez egin dezakete ama-eskolatik batxilergoraino. Horri esker mintzatzeko eta komunikatzeko maila ona lortzen dute eta euskal ikasketak egin ditzakete unibertsitatean. 

 

Zenbaki batzu :
  • 1969 : euskararen erakaspenaren hastapena
  • 1983 : leken eskola elebidunaren irekitzea
  • 23 ikastola ipar Euskal Herrian, 2000 ikasle inguru ama-eskolatik terminaleraino 
  • 2004 : 4500 ikasle lehen mailan (publikoan eta pribatuan) eta 3068 bigarrenean (publikoan, pribatuetan eta ikastoletan)
Iturria : M.P. Cohere - IEN Saint-Jean-de-Luz, Pirinio Atlantikoetako Ikuskaritza Akademiako euskara arduraduna.

Baliabideak

Erakundeak- Dokumentazio zentroak

IKAS euskal pedagogia zerbitzua
Ikastolak sortu zirelarik (1954an hego Euskal Herrian eta 1969an ipar Euskal Herrian), ikasleek eta erakasleek euskarazko libururik ez zuten. Sekulako urratsak eginak izan diren azken urteotan huts horren betetzeko. Ipar Euskal Herrian, IKAS pedagogia zentroak euskarazko edo Euskal Herriari buruzko dokumentu pedagogikoak biltzen ditu, erakaskuntza sare guzien erakasleen esku uzteko.

Seaska
Ikastolen federazioa - Iparraldeko ordezkaritza

Ikas-Bi
Erakaskuntza elebiduna ikastetxe publikoetan

Biga Bai
Erakaskuntza elebiduna ikastetxe publikoetan

Euskal Haziak
Erakaskuntza elebidun katolikoa