« Volver a noticias

Ezkia haizean kantari...

2009-09-07

Irailaren 12 eta 13an, 18:30etan, La Compagnie des Syrtes konpainiak "Ezkia haizean kantari" aurkeztuko du Otsozelaiko harpeetan. Arte mota desberdinak nahasten dituen ikusgarri berezia, Itxaro Bordaren testu batean oinarritua.

Ezkia haizean kantari...

2004an, La Compagnie des Syrtes konpainiak Itxaro Bordari aspaldiko herriei buruzko olerki bat idaztea galdetu zion. Ezkia haizean kantari testua hortik sortu da, Le tilleul chante dans le vent frantses itzulpenarekin :

"Eta populu zaharrek iraun baldin bazuten - Ez zen izan Handikien begirune - Urrikaltsuari esker, - Ez zen izan ere beraien baitako - Gudari sotil eta buru-beroen - Kemen itsuari esker, - Ez zen izan populu zahar haietako - Gosaio andana osatzen zuen bakoitzaren - Bizitzeko axolagabeziari esker, - Baina egiazki, populu zahar haiek - Mila galernaren ondorioak - Larru beltzetan txertaturik, - Herioaren mendeaz - Haratago zeudelako, - Gogoz eta jakitatez.

Et si les vieux peuples ont survécu - Ce n'est pas grâce à la bienveillance - Charitable des Grands, - Ce n'est pas non plus grâce - À l'énergie aveugle de leurs guerriers - Agiles et fous, - Ce n'est pas grâce à l'indifférence - Face à la vie de ces individus formant - Des rangées d'affamés - Mais en vérité, parce que ces vieux Peuples - Portaient sur leurs peaux noires - Les conséquences de mille tempêtes, - Et qu'ils se trouvaient plus loin - Que l'emprise de la mort, - Par esprit et par savoir".

Itxaro Borda, testuaren idazlea

Itxaro Bordaren testua poetikoa da. Gauzak kontatu baino, aipatzen ditu. Ez du antzeztua edo azpimarratua izateko beharrik. Bakarrik aditua eta entzuna. Hitzaren ala kantuaren bidez. Testuak beste bidaia batzu egitera gomitatzen gaitu ere. Idazketaren bidez, euskararen eta frantsesaren soinuekin jostatzen da. Horrela, musika, testuaren jarraipen bat bezala agertzen da. Azkenik, testua miraila bat da. Gizakia denboran eta espazioan bidaiatzera gomitatzen du. Bidaia bere historiaren baitan, jatorriaren eta geroaren artean... Bestalde, sentsualtasuna dela edo garraztasuna dela, dantzatzera gomitatzen gaitu. Hegaldi horretan orainaldia etenaldi bat bezala agertzen da. Zizelkaritzak, irudiak eta margolaritzak gizakiaren eta bidaiaren gai bikoitza aipatzen dute.

- Munduaren jatorriaren "ekaien" distira : argi eta ur bideo irudiak paretetan hedatuak (Paxkal Indo)

- "Labar-margo garaikidea" : margolariak lurrean zuzenean egin obra, filmatua eta iruditan hedatua izanen da paretaren gainean (Guanes Etche-Garay)

- Goiko-ren (artikulu honen hastapenean ageri den margoaren egilea) "nomada"ren zizelkatze lanen presentzia."Nomada" arkaiko eta moderno horiek, gure aitzinetik izan diren eta ondotik izanen diren lagunak...

Sorkuntza bat, gune bat - Gune bat, sorkuntza bat

Isturitzeko harpeetan, artistak eta obrak ibil daitezke antolatuak diren soinu eta irudi muntaketei esker. Helburua obra garaikide bat gune batekin osoki bat egitea da. Horrela, hedapen toki bakoitzak argiztapen berezi bat emanen dio testuari...

Beñat Achiary

Artistak :

  • Kantua : Beñat Achiary - Jesus Aured
  • Akordeoia : Jesus Aured
  • Ahotsa : Corinne Lallemand, Jean-Philippe Leremboure
  • Dantza garaikidea eta objektu soinudunak : Jean-Philippe Leremboure
  • Zizelkatze lanak : Goiko
  • Margoak : Guanes Etche-Garay
  • Bideo irudien hedapena : Paxkal Indo

  • Zuzendaritza artistikoa eta eremuaren antolaketa : Corinne Lallemand - Jean-Philippe Leremboure
  • Liburuxka eta itzulpena frantsesera: Itxaro Borda
  • Itzultzaile laguntzailea: Corinne Lallemand
  • Musika konposaketa : Beñat Achiary eta Jesus Aured
  • Kontrol-mahaina: Clarisse Labussière.

  • Antolatzailea : Arte eta Zientzia Kultura Eremua
  • Ko-ekoizpena: Compagnie des Syrtes, Isturitze Otsozelaia Kultura Eremua, Ezkandrai elkartea.
  • Partaideak : Pirinio Atlantikoetako Kontseilu orokorra, Euskal kultur erakundea.

Xehetasunak :

Suscribirse a la agenda cultural

Tu dirección de correo electrónico:

Recibirás los próximos eventos de la agenda cultural. Cuando lo desees, podrás rescindir la suscripción sin necesidad de justificación alguna.
Más información relativa a la suscripción [+]

ESPECTÁCULO - TEATRO

Herioa eta Dontzeila 2 de Octubre de 2009

FESTIVAL - DANZA

T-Danz

TORNEO DE IMPROVISADORES - TXAPELKETA 2009

Bertsolari txapelketa - Final-laurdena 3 de Octubre de 2009

ESPECTÁCULO - DANZA

Aurrez aurre 3 de Octubre de 2009

CONCIERTO - MÚSICA

Fuck Norris - Rachel 3 de Octubre de 2009

ESPECTÁCULO - CUENTO

Voyage sans bagage ni raison 3 de Octubre de 2009

ANIMACIÓN - FIESTAS

Lapurtarren Biltzarra 4 de Octubre de 2009

EXPOSICIÓN - PINTURA

Margolaritza Euskal Herrian 50 urtez

EXPOSICIÓN - ARQUITECTURA

Euskal Herriko Etxeak

EXPOSICIÓN - PINTURA

Inwoko