Euskara  Français 

Aurkezpena | Ikuskizunak | Egutegia | Harremana

http://www.koldo-amestoy.com


Koldo Amestoy


Argazkia: Gilbert Glère

Koldo Amestoy, moda eta ikuspegietarik aldenduz, beti aurrera doa, bere ikuskizun bakoitzak kondalari irudi berri bat agertzen digula.

Ipuinaren  birpizte alorrean aintzindari bezala ezagutua da Euskal Herrian. 1983.ko urteaz geroztik, Koldo Amestoy ipuinaren mundutik kondalari dabil. Bere ikuskizunetan zehar, beti sorkuntza bereziak agertzen ditu, Euskal Herriko ipuin eta mitoetan murgiltzen gaituela, Herensuge, Laminak, Basajaunak, eta euskal mendietan dauden beste hainbat pertsonai babesle, zuhur edo maitagarrien ingurunean.


Argazkia : Gilbert Glère

Baina Koldo Amestoyek bere idatz lan propioari beti eta gehiago leku uzten dio. Espektakulu bakoitzari bere ezaugarria ematen diolarik : kontakizuna eramaten dakien kondalariarena entzunaraziz, gaurko jendetasuna taulagainean agertuz, ironia eta lotsagabekeriaz argituz.

Artista elebiduna da. Bere ikuskizunak hizkuntza batean eta bestean lantzen ditu. Koldok, euskal herrian euskaraz kontatzen du, eta frantsesez beste herrietan.

Koldorentzat, kontatzea joko modu bat da : hitz jokoa, abotsa eta musikarekilakoa, publikoarekin daukan harreman jolasa ere...

Koldo Amestoyek hainbat ikuskizun aurkezten du
, helduentzat eta publiko zabalarentzat, bakarrik edo musikari baten laguntzaz… Bestalde, artista hau publikoarekin harreman zuzenean emango duen beste edozein kontukontari ekitaldi antolatu daitezke.

prentsa begiratu

Urteetan zehar...


Argazkia : Gilbert Glère

Koldo, hitza publikoaren aurrera ekartzeko ipuina birpiztu zuten berezko ipuin kontalarien belaunaldikoa da.

Kondalari bakarlari gisa aurkeztu dituen ikuskizunetaz gain, beste artista batzuekin ere kolaboratu du : Pascal Lefeuvre eta Ensemble Tre Fontane, Beñat Achiary kantaria et Mikel Angel Lertxundi bizkaitar eskultore eszenografoa (Hiru Uhainak), Pascal Gaigne musikaria, Maddi Oihenart kantaria, Juan-Antonio Urbeltz koregrafoa, Xavier Leibar arkitektua eta Bruno Aguerre margolaria, Francette Orsoni eta Gérard Jacquet kondalariak, Peio Zabalete konposatzailea eta Baiona - Euskal Kostaldeko Orkestra, ...

Taula gaineko laguna :  Pantxix Bidart

Koldok bere hitza eramaten du Frantzian zehar eta Francophonie-ako hainbat herritan (Suisa, Belgika, Québec, Afrika) bertan antolatzen diren ipuin festibal gehienetara, eta ipuinari atea zabaltzen dioten beste leku askotara.

prentsa begiratu