Euskara  Français 

Aurkezpena | Ikuskizunak | Egutegia | Harremana

http://www.koldo-amestoy.com


Aneta Bokaleko

Koldo Amestoy, kondalari – Pantxix Bidart, kantari eta musikari

Itsasoa, Ozeanoa, eta Euskaldunak… aspaldiko ixtorioa eta hain luzea.
Gogoan dugu bistan dena, bale ehiza, Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurditik hainbeste gizon eraman dituenak Ternua deitzen zuten lurralde "berrira"… Betiko abentura goseak ala bizirik egoteko guduak, erakartzen al zituen gizonak beti eta urrunago itsasoetan zehar ?

L'Adour en 1611 - Carte de Nicolas Flambergue - Archives de Bayonne - Cliché : Laurent Védrine


Publiko nagusiari zuzendutako ikuskizuna

Ikuskizuna
« Annette du Boucau" kondairaren inguruan moldatutako ikuskizuna da. Itsasoaren gaiari loturik daukagun kontaketa bakarrenetako bat da, Aturri ibaiaren aspaldiko gertaerari juntatua.
"Bixintxoren arrantza-ontzian dago Aneta bere emaztea. Beraien haur ttikia besoartean lotan daukala, indar ezezagun batzuek gauaren gauean eramaten dituzte... Bidaiaren helmugan, legor eremu baten kobazulo sakonean ezkutaturik dago Sekretua. »
Anetak abentura frango berezia biziko du, bere seme inuxentak gerizaturik. Aturri ertzetik urrutiko legor baten eremu ezezaguneraino."
.

Ipuin harrigarri honen inguruan pizten dira eta agertzen hainbat kontakizun eta aipamen, ibaia, itsasoa, bale ehiza, Ternua eta St Laurent ibaiari loturiko kronikak.
- Bixintxo, Anetaren senarra da. Aturri ibai gaineko arrantzalea. Bere gogoak "ibaia“ agertu eta biziaraziko digu. Pirinioetatik jausten diren « gaves »etako urek betetzen dute Aturri erreka. Behin, lurra eta itsas zabala elkarri josteko, hainbat ahaleginen ondotik, bere neurriko ibaiahoa urratu zuena.
- Amaiur, Anetaren semea dugu, bere bularretako umea. Bere baitan dauka bale ehizaren memorioa. Aitaren pinaza barnean, amaren besoarte kokaturik, bere gogoa iratzarri eta askatuko du, balearrantza ontzien uharatik, kontaketa eta ixtorio-mixterio frango entzun araziko digula.
Itsasoko bideetan, Aturritik Saint-Laurent ibaieraino… Baten bokaletik bestearen ibaiahora, Ozeano bestaldeko Ternua "lur berrietaraino"...    

L'Adour en 1611 - Carte de Nicolas Flambergue - Archives de Bayonne - Cliché : Laurent Védrine

Edukia
Euskal Herriko kondaira eta kronikak, Koldok asmatutako kontaketa eta poemak. Kantu herrikoiak eta musikak aldiz, Pierre Lesca (Los Tilholèrs) eta G. Fauré ("Au bord de l'eau" zatiak) Pantxixek zuzenean abestu eta joak. Eta idazle hauen poemetarik hartu eta musikatuak : Kenneth White (Mendebaldeko ateak), Aurelia Arkotxa, Martin de Hoyarzabal, Johannes Etxeberri (balearrantzaleen otoitzak),...

Argitzapen sorkuntza : Marc-André Nicolao "Nif"


Frantsesezko sorkuntza

2008.ko otsailan : sorkuntza egonaldia "Ecuries de Baroja" aretoan, Angeluko hiriak gonbidaturik, 2008.ko otsailaren 25etik 29ra.

Euskarazko sorkuntza
2008.ko apirilan : sorkuntza egonaldia Heletako Traboules konpainiaren "Itsasoa" Kafe-Kultura gunean, 2008.ko apirilaren 14tik 18ra.
Euskarazko sorkuntza hau Euskal Kultur Erakundearen  partaidetzarekin burutu da.


ALDE TEKNIKOA

Taula gainean :
-    Koldo Amestoy (kontaketa eta kantu)
-    Pantxix Bidart (kantu eta musika : kitarrak, cetera-cistrea eta cavaquinho)

- Argitzapen berezia, xume eta erabil errexa. Antzoki edo areto bereziki ekipatuaentzat, argi-plana aurre-prestakuntzarako (13 000 W) bidaliko genuke. Bai eta, gidoi bat, bertako teknikoarekin zuzenean lan egiteko.

- Sonido aldetik, ahalik eta gehienetan, sonidorik gabe, "akuztikoki" aritzeko. Megafonia erabiltzea baitezpadakoa balitz (120 bat jende baino gehiago), gure lanari egokituko genuke.

Iraupena : 80 mn


L'Adour en 1611 - Carte de Nicolas Flambergue - Archives de Bayonne - Cliché : Laurent Védrine


Bi bertsioen sorkuntza burutu ahal izan da, erakunde hauek ekarri duten sustengu eta konfiantzagatik :
EKE-Euskal Kultur Erakundea - Angeluko hiria  (Ecuries de Baroja) -  Heletako « Traboules » konpainia (Itsasoa – Kafe Kultura gunea) - Hazparneko Eihartzea  Kultur Etxea