Euskara  Français 

Présentation | Spectacles | Calendrier | Contact

http://www.koldo-amestoy.com


2007/11/10 12:16:27.016 GMT+1

BIDARRAIKO Ganix


(Idazki / kronika)

Ganix hemen jaio zen. Lau haizeek jotzen duten menditto honen puntan eraikia den Haize-Mendi auzoalde honetan. Bere aitak hemen bertan lan egiten zuen. Orreagako Agustindar fraideen monastegiaren mahastizaina zen. Bere ama aldiz abadetxean sukaldari. Familia, auzoko etxe ttipi batean bizi zen.
Ttipitatik entzuten zituen, goizero bere logelako leiho ondotik iragaiten, monastegiko zerri zaintzaleak, oihuka eta txistuka beren abereak Ezpada eta Ohatarriko oihanetara eramaten zituztela. Iluntzean berriz, guziak fraideen baserrira jausten ikusten zituen.
Ganixek ez zuen ulertzen zergatik ez ziren hauek denak baso eta oihan aldean plantatzen. Lehengo denboretan, hainbat abere zaintzale urteko sasoi ederrenean natura eta izadi erdian bizi ziren, negua hurbiltzean baizik ez etxeratzeko. Hor daude lekuko, harrespila eta trikuharriak, garai horietako ehorzguneak, lurrean errotuak bezala eta jendearen gogoan kokatuak.
Baina, konturatzen zen ere, azken denbora hauetan, auzoaldeko eta hurbileko jendea, geroz eta gehiago, Harriandi madaleko Ganarre mendiska inguruetan kokatzen zela, Satali aldeetako zelaitxoetan berdin, aran urruti eta ezezagunetaraino. Gizonak bakarrik edo beraien familiekin, artzain edo behizain gisa plantatzen ziren, beste batzu egurgile edo ikazgile bezala. Hainbat eskualdeetan ideki ziren meategien ondoan errementari eta ahotzek ola berriak eraikitzen zituzten. Mendia, gero eta maizago  zeharkatua zen. Beste batzuek, oihanak botaturik eta larreak kendurik moldatu ziren lurberriak, berenganatu zituzten eta lantzen hasi. Aldi berean laborari bilakatzen zirela.
  Jakin behar duzu, hainbeste herritarrek Haize-Mendiko auzo goialdeko eremuetan kokatzen baziren, hau zela, herri berri bat elkarrekin altxatzeko xedea zutelako. Bereber izaiteko, eta ez Orzaitzeri loturik, orain arte zeuden bezala. Eta "Bidarraiko Koskak" direnez, bazekiten goiz edo berant, lortuko zutela. Monastegiak zuen izen bera emanen ziotela : Bidarrai. Orreagatik Haize-Mendira jiteko, Larla mendi eta Iparla katearen arteko ibar hertxitik pasatuz, erabiltzen zuten "bide arrantzatsu" hori, Fraideek BIDE ARRAI deitzen zutelako. Orduan, izena lekuari lotu zitaion.
Ganix, bera ere erakarria zen goiko txoko basati horienganik. Bere nahikari gogokoena zitzatekeen, jende askatu baten gisa kanpoan bizitzea. Ez zuen bere aitamek bezala lanean arizan nahi, Monastegiko fraideen zerbitzuko, edo Konpostelako bidean zihoazen ibiltarietaz arduratzen. Nahiago zuen bere laguntza beste nonbaiti eta bestela ekarri. Haize-Mendi baino goragoko goi horietan egon nahi zukeen, zerri zaintzaleak baino altuago eta haratago. Hautu honek, Begieder neskarenganik urruntzen bazuen ere. Ganarreko errepidean noizbehinka atseginekin laguntzen zuen herriko neskatxa hori, honekin zirtoka eta kalaka aritzeko parada zuelarik. Begi handi eta kolore arinekoak zeuzkan. Zoragarriak. Begiederrenea bere sortetxe aldean ixurtzen den iturriko urak bezain gardenak...
Koldo Amestoy, 2OO5.ko maiatza

1851. urtean hil zen Ganexeneko Ganix Jauretche, gogoan izanik. Honen berri jakiten baitzen, bere hilobian aurkitu harrizko kurutzean "alderantziz" grabatuta zegoelako : "1851 – Ganis Iaurex Ganisseneco ilari harria". Bidarrin jaio, bertan egon eta bizi osoan beren herriaren aipamena zutik atxiki duten Ganix guziak omendu nahian…

Auteur: koldo.2007/11/10 12:16:27.016 GMT+1
Catégories: idazkiak | Permalink | Réponses (0) | Références: (0)

Commentez cet article!





The CAPTCHA image

Saisissez ci-après les lettres qui figurent dans l'encart ci-dessus.