[ http://www.soziolinguistika.eke.org ]

Erramun Baxok soziolinguistaren kronikak

2009/02/04

Euskara 21 prospektiba

1999an, Euskal Autonomia Erkidegoko Legebiltzarrak erabaki zuen "Euskara biziberritzeko plan nagusia", 10 urteko hizkuntza estrategia euskaren transmisioa, erabilera eta hobekuntza segurtatzeko, Euskal Herri osoaren batasun soziolinguistikoa sustatuz. Eusko Jaurlaritzak Aholku Batzordeari galdegin dio gogoetaldi bat antola zezan, egin den lana aztertzeko eta "XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak" finkatzeko.

Euskara 21 gogoetaldian parte hartzeko deia egin zen 2008ko apirilean eta geroztik 3.000 ekarpen bildu dituzte eta bilduma bat agertu da 2009ko urtarrilean "itun berritu baterantz". Laburbilduz, 10 urteko hizkuntza politikaren indarguneak dira euskaldunen kopurua gehitu dela bereziki irakaskuntzaren bidez eta administrazio ere neurri handi batean euskaldundu dela. Ahulezia nabaria da euskararen erabilera ez dela emendatu neurri berean, eta gizarteko eremu asko erdaldun gelditu direla.

Botere publikoaren gain da itun berritu bat erabakitzea, baina Aholku Batzordeak  5 abiapuntu nagusi proposatzen dizkio ituna berritzeko.

  1. Adostasun zabalaren premia : hizkuntza politikaren kudeatzaileek kontsentsu demokratiko zabalena etengabe bilatu behar dute. Herritarren atxikimendua da eukararen erakargarritasunaren giltza.
  2. Progresibotasun egingarria : herritar guztien atxikimendua bermatzeko erritmo egokia aurkitu behar da, lasaiago baldintzak ahulago direlarik, bizkorrago egoera aldekoa delarik, beti lehentasunak eta urratsak errespetatuz.
  3. Euskara nortasun askoren bilgune : nortasun kolektibo batean mugatzen bada ghetto bat sortuko du. Euskarak erakargarri izan behar du sendimendu politiko ezberdinentzat, bere aldeko kultura kolektibo bermatuz.
  4. Euskararen bizkortasuna herritar ororen erabakimen : Euskararen Legeak sortu zuen kontsentsua erreberrituko du itun berriak, hiztun ezberdinen arteko bizikidetzak gizartearen kohesioa indartuko baitu.
  5. Itun berrituaren bidean kontsentsua : euskara ororen hizkuntza baita ororen konpromisua eskatzen du, egitasmoaren malgutasunak indartzen dularik euskarari buruzko aldekotasuna. Erkidegoko aginteek, jarraikiko dute lurraldeen arteko lankidetza.

Xehetasunak:

Egilea: Erramun Baxok.2009/02/04
Etiketak: prospektiba 21 euskara | Permalink | Komentarioak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatz ondoko eremuan gainean agertzen zaizkizun hizkiak.