Azpimarratzekoa da Euskal Herrian ondare materialaren edo ukigarriaren aldeko interesa handitzera doala. Interes horren lekuko, tokiko elkargoek nahiz partikularrek baloratu eta babestu monumentuen kopurua, etengabe emendatzen dena.
Baina den-dena atxiki nahi izateak arazoak sortzen ditu, ondoko arrazoiengatik :
- finantzarioak (kontserbazio eragiketen kostua herri ttipientzat)
- etikoak (kultura fosilizazioaren arriskua, ondarearen gehiegizko erabilpena merkataritza egiteko)
- ondareari lotuak (den-dena kontserbatzeak kontserbatzen denaren kalitateari kalte egiten dio)
Ondare ukigarriaren (monumentuak, artxiboak, ondare naturala) eta ukiezinaren (oroimen kolektiboa) kontserbazio, ikertze eta hedapenari dagokionez, zer lehenetsi behar da, zein irizpideren arabera ?
Idatzi artikulu bat