2006/03/06 08:02:01.437 GMT
Euskarazko kultura eta publiko euskaldunak
Orohar, euskarazko ekitaldiek, hala nola hitzaldiek, eztabaidek, mediateketan antolatu liburuen aurkezpenek ez dute merezi duten arrakasta biltzen, esku hartzaileak kalitate handikoak izanik ere.
Zergatik, zure iduriko ? Zer egin behar litzateke Euskaldunak, euskarazko ekitaldien bidez, beren kulturara gehiago hurbil daitezen ?
Nork: Euskal kultur erakundea.2006/03/06 08:02:01.437 GMT
Gaiak:
publikoak
sorkuntza
publics
création
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Nire ustez, Ipar Euskal Herrian jende euskaldun asko ez dago sentsibilizatua euskararen garrantziarekin. Jendea jabetu behar da Europako hizkuntza zaharrena Ipar Euskal Herrian galtzeko dagoela, gazteek ez dutela ikasten eta erakundeak, arduratuta baleude euskararen garrantziaren inguruan kanpaina publizitarioak behar lituzkete.
Gainera, udaletxe euskaltzaleak egon badaude Iparraldean, zergaitik ez dute euskara bultzatzen beraien esparruan nahiz eta hizkuntza ofiziala ez izan ? Kartelak, inprimakiak e.a ?
Gauza asko egin daiteke euskararen inguruan, kanpainak, datu soziolinguistikoak erakutsi, gazteei informazioa bidali euskarari buruz etxeetara e.a..
Batez ere hau erakundeek bideratu beharko luketete, adibidez Herriko Etxeek
Eskerrik asko
Nork: Gaizka.2006/03/22 10:31:00.229 GMT