gogoetan.com

2006/02/20 15:56:43.953 GMT

Ondarea : natura eta kulturaren artean

Herri honetan, kultura ondarea eta natura ondarea bereizten ditugu. Bi mundu horietako militanteak topaketa edo egitura batzuetan baizik ez dira gurutzatzen (EKE-ko Ondare Batzorde Iraunkorrean, adibidez). Erabakitzaileek ere bi mundu horiei lotu interesak bereizten dituzte.
Alta, dikotomia horrek ez du zentzurik ohartzen garelarik, aktualitatezko arazo guzien bidez bereziki (laborantza-artzaintza eta mendiaren antolamendua, hirigintza hiri-inguruko eta baserri guneetan, natura-guneen kudeatzea), bi ondare horiek bat baizik ez dutela egiten.  

Euskal kultur erakundearen ekintzak kultura ondarea batez ere hunkitzen badu ere, etengabe entseiatzen da  natura eta kultura kontzeptuak elkartzea (« Euskal bazterrak, natura eta kulturaren artean » hitzaldia, bizileku eta arkitekturari buruzko gogoeta).

Uste duzu bide horri jarraitu behar diola ? Nola ?
Ala bere ekintza kultura ondarearen alorrari mugatu ?


Nork: Euskal kultur erakundea.2006/02/20 15:56:43.953 GMT
Gaiak: ondarea patrimoine | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/02/18 15:54:29.607 GMT

Gure ondareaz jabetu

Gaur egun, herri honetako ondarearen balorazioa baliabide desberdinen bidez egiten da : erakustokiak, ondare heziketa zentroak, ingurumena eta ondarea ezagutzeko zentroak, turismo bulegoak eta gidaliburuak, etab.
 
Baliabide horiek ez dute beti lortzen tokiko jendea hunkitzea, arrazoi desberdinengatik :
  • Egitura horiek hedatzen dituzten irudiak, edo tokiko jendeak dituen irudiak (erakustokietan ikus daitekeen « erakusleihoko kultura », turismo bulegoek folklorizatu Euskal Herria)
  • Egitura horiek ekintza gutxi obratzen dute Euskal Herriko biztanleak euskal ondareaz jabe daitezen.
Nola egin tresna horiek tokiko jendeak onets ditzan ? Zer egin tresna horien lantze eta kudeatzean parte har dezan ?

Nork: Euskal kultur erakundea.2006/02/18 15:54:29.607 GMT
Gaiak: ondarea publikoak patrimoine publics | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/02/16 15:52:05.649 GMT

Nola transmititu ondarea ?

Gaur egun, ondare-bitartekotza segurtatzeko baliabide anitz badira : ekintza pedagogikoak, hitzaldiak, balorazio digitalizatuak (artxiboen bidez, linean egin bisitak, etab.), artisten esku hartzeak ondare lekuetan…
  • Uste duzu euskal ondareak aski erabiltzen dituela baliabide horiek ?
  • Zein publikori eman lehentasuna ? Nola sentsibilizatu ?
  • Zure iduriko, arte sorkuntza erabiltzea egokia ote da ondarea baloratzeko ? Zergatik ?

Nork: Euskal kultur erakundea.2006/02/16 15:52:05.649 GMT
Gaiak: ondarea patrimoine | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)