eke.org

Zer da hau ?

"gogoetan.com" http://www.eke.org euskal kulturaren atariaren blog plataforma da.

Blogak gai ezberdinen inguruko eztabaida guneak dira. Blog bakoitzak internauten erreakzioa sustatu nahi duten mezuak baditu.

Gure plataformaren baitan sortu blogen gaiak euskarari, euskal kulturari eta euskal ondareari lotuak dira. Sortuak izan daitezke epe mugatu batentzat ala ez. Euskal kultur erakundeak eztabaida gune horien sortzeko eta kentzeko eskubidea du aurreabisurik gabe.

Internauten erreakzioa sustatu nahi duten artikuluak, Euskal kultur erakundearen talde profesionalak edo EKE-k hautatu laguntzaileek editatzen dituzte.

Euskal kultur erakundeak internautek igorri erantzun guziak moderatzen ditu. Ondorioz zure arrapostuak ez dira berehala agertuko blogaren barnean. Ez harritu beraz erantzunak igortzerakoan.

Moderazio horren xedea gehiegikerien (irainak, gaiaz-kanpoko ekarpenak...) eta argitaratze hutsak (manipulazio hutsak...) saihestea da.

Bestalde, Euskal kultur erakundeak azpimarratu nahi du autoreek berek dutela plataformako blogetan argitaratutakoen erantzunkizuna.