Euskal kultur erakundea | www.eke.org |
Biltegia: Euskal kultur erakundeko ekintzen artxibotegi multimedia

Biltegia
Euskal kultur erakundeak antolatzen dituen ekitaldien edo eramaten dituen lanen berri plazaratzen ditu atal honek. Media ezberdinak lehenetsiz beti (bideoak, soinuak...).
Euskal kultur erakundearen bizi aberatsaren miraila izan da nahi du blog honek. Zure oharrek gure edukiak aberats ditzatela! Mezuen izenburuetan klik egin eta igor zure komentarioa!

Gaiak

trukaketak  komunikazioa  patrimoine  kultura  collecte  culture  bertsolaritza  euskara  arts  icb  création  échanges  ikerketa  internet  irratigintza  literatura  musika  transmisioa  bilketa  théâtre  littérature  recherche  transmission  ondarea  eke  sorkuntza  diaspora  artea  musique  antzerkia 

2008/06/05

Amets Arzallus eta Ortzi Oiharzabal

Biarritzeko Mediatekan, 2008ko maitzaren 29an, ostegunez, 18:00etan. Bidaia espantagarria... Hitza eta musika entzunez egin duguna. Hitzek lilluratu gaituzte. Musikak zoratu.

Iturria: Lapurdi irratia - Argazkia: Pantxika Maitia

Hitzaren indarra eta musikaren finezia gu baitan sartu dira eta airez-aire eraman gaituzte. Horretako, bi artista handi elkartu dira. Bata da bertsolari puntakoa, Amets Arzallus. Bestea, Euskadiko Orkestrako lehen bibolina, Ortzi Oiharzabal. Bi gazte. Bi talendu paregabe. Amets Arzallus hendaiarrak azken Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalean parte hartu zuen. Biarritzeko saioan, bertsularitzaren bi moldeak erabili ditu, edo bat-batean ari izan da edo jadanik idatziz ezarriak zituen bertsoak kantatu ditu. Ortzi Oiarzabalek goi-mailako musika eskolak eginak ditu eta arrabitari aparta da. Bien artean zerbait berezi eskaini digute eta esperimentazioa zuzenean bizi ahal izan dugu. Bidaiatzeak beti ideiak ematen baititu…

Antolatzailea : Biarritzeko Mediateka, Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin.

Médiathèque de Biarritz, jeudi 29 mai 2008, 18h00. Rencontre de deux artistes. L’un excelle dans l’art de l’improvisation rimée et chantée (le bertsolarisme), l’autre est musicien de talent. Grâce à la parole et à la musique, ces deux virtuoses nous ont fait voyager en direct dans le monde de l’expérimentation.
Amets Arzallus est l’un des meilleurs bertsolaris actuels. Maintes fois primé, il participe à de très nombreuses joutes oratoires à travers tout le Pays Basque. Ortzi Oiharzabal est premier violon de l’Orchestre d’Euskadi.

Amets Arzallus nous a fait voyager en évoquant des lieux, des pays, des situations cocasses. Il a abordé les grands thèmes universels et nous a aussi parlé de l’actualité. Certains bertsus ont été improvisés, d’autres ont déjà été couchés sur le papier. Et la communication entre les deux protagonistes est devenue communion. Moment rare. Voyage atypique qui nous a enchanté.

Organisé par la Médiathèque de Biarritz, en partenariat avec l’Institut culturel basque.

Source : Lapurdi irratia

Nork: Jakes Larre.2008/06/05
Gaiak: littérature bertsolaritza musika musique literatura | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi komentarioa bat





The CAPTCHA image

Idatz ondoko eremuan gainean agertzen zaizkizun hizkiak.