[ Euskara  Français  ]

Euskal eta georgiar kantarien arteko trukaketa artistikoak

Maddi Oihenart, Céline Mounole, eta Kattalin Indaburu kantariak eta Philippe Albor musikaria Georgian aritu ziren 2006ko irailaren 30etik urriaren 1era, Euskal kultur erakundearen ekimenez. 2008an, Georgiako Mzetamze taldearen bira kari Euskal Herrian, euskal eta georgiar kantarien arteko harremanak sendotzera doatzi berriz ere.

2008/10/21

Georgiako polifoniak Euskal Herrian

Duela bi urte, Céline Mounole, Maddi Oihenart, Kattalin Indaburu eta Philippe Albor, euskal kantari eta musikariek osatu zuten Iruska taldeak parte hartu zuen Ohizko Polifonien Nazioarteko Topagune batean, Tbilissi eta beste Georgiako eskualde batzuetan kontzertuak eskainiz.


Egun, Euskal kultur erakundeak Mzetamze taldea, emazte kantari talde zoragarria, errezibituko du Euskal Herrian, hainbat kontzertu eta ekitaldirentzat (ikus programa eta taldearen aurkezpena).

Kontzertuak emaiteaz gain, egonaldi artistiko bat eginen du talde honek Heletan bi egunez. (Traboules Konpainiaren laguntzarekin). Hor, Iruska taldeko hiru kantariek berenganatuko dute Georgiako polifonien berezitasuna; halaber, Mzetamze taldeak euskal errepertorioa landuko du karia hortarat.

Nork: Pantxoa Etchegoin.2008/10/21
Gaiak: georgia mzetamze | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatz ondoko eremuan gainean agertzen zaizkizun hizkiak.