haizeberri_kulturetxea_aurkezpena


2008/09/22

Ibañeta: ixo eta mintza

Ixo! Antzerkia hastera doa. Piarres Lartzabalen IBAÑETA drama epikoa ez dut nik nahi dudalako muntatu, guztiok behar dugulako baizik. Kristiane Etxaluz, Haize Berri eta bidaia honetan parte hartu duzuen guztioi, eskerrik asko! Nik, ez daukat gauza askorik esateko. Nire lagun, Jon Gerediagak, Demiurgoaren promesa poeman esango lukeen bezala:

...ez daitezela hona gertura gorpu-lapurren gurdi ilunak
ez dezatela beleek zapal nire amets sortzaileen soroa
alez ale, unez une sortzera noa gizakien sasoi berriak
kiskalitako adarrez egingo dut euren hezurdura apala
aurrien buztinean ernatuko da haragiaren bihotz-begia
porrotaren kea izango da gorpuen ezdeusaren arnasa
eta mirariaz ohar dadin izanen dena, izandakotik hazia
gau eta egun jainkotuko dut den eta ez denaren bizitza

...eta mintza! Teloia jaisterakoan, mintza zaite! Mintza gaitezen! Euskal Herriaren arazoaz, entzun sufrimendu, hutsune eta garrasiak, besteenak eta gureak. Zerbait egin beharko dugu, zerbait aldatu, zerbait gainditu. Mirari bat? Obra hau ez dut niretzat egin, guretzat egin dut. Mekaguenjios!

Ander Lipus

Remitente: Ander Lipus.2008/09/22
Etiquetas: antzerkia | Enlace permanente | Comentarios (0) | Referencias (0)

Envía un comentario





The CAPTCHA image

Please enter the letters shown in the image in the following text box. Provided by Captchas.net