2007an elkartu ginen Le Petit Theatre de Pain taldeko hiru
euskaldun, eta antzerki bat euskaraz egiteko gogoa ginuen,
mintzatzerakoan hiru proiektu desberdin genituela ohartu ginen, hiruak
formatu arinekoak, eta batera egitea erabaki ginuen. Joseba
Sarrionaindiaren testuan oinarritutako Aulki hutsa eta Michel Azamak
harilkatutako Tartean ere egin baititugu denbora berean. Juglarea, puta
eta eroa hiru testu edo antzerki desberdin dira, Dario Fo italiar
idazlearenak, eta obra bakarrean hiru antzerki egin ditugu.
Eta badute elkar hartzerik ?
Antzerki mailan, hiruak interesatzen zaizkit eta gaiak ere
interesgarriak atxemaiten ditut. Juglarearen sortzeak laborari baten
istorioa kontatzen du, eta nola dena ebatsi dakoten, lurra eta guzia,
mendekuz aktore edo juglare bilakatzen da bere gertaerak salatzeko.
Puta eroetxean berriz, hirurogeita hamargarren hamarkadan inkesta bat
egin zuten Dario Fo eta bere emazte Franca Ramek italiar putekin
bilduz, nola zen heien bizia eta gertakizunak biltzeko, eta errealitate
hori islatzen du. Eroa eta herioa berriz, ero baten istorioa da, ostatu
batean dago lagun batzuekin tragoak hartzen eta karta jokoan, eta
bat-batean kartek deiturik etortzen da herioa. Eroa hasten da
negoziatzen bere bizia, etorkizuna... eta azken finean biak
maitemintzen dira, beldurra eta maitasunaren istorio berezi bat sortzen
da hor ...artikulu osoa ikus (www.lejpb.com)
LE PETIT THÉÂTRE DE PAINEK FOREN TESTUAK HIRU EUSKARA MOLDETAN ATONDU IZANA BALIOESTI DU EPAIMAHAIAK
«Toki
diferenteetako euskaldunek elkar ulertuko duten Amerika» eraikiko du
Viktoria Eugenia antzokian, hilaren 27an, Nafarroa Behereko Le Petit
Theatre de Pain antzerki taldeak. «Bi euskaldunek elkar ulertzeko,
Amerikan egin behar dutela topo dirudi eta», adierazi zuen atzo
Donostiako udaletxean Ximun Fuchs aktore eta konpainiako kideak, IX.
Donostia Antzerki Sariaren irabazlea euren Juglarea, puta eta eroa obra dela iragarri zuten agerraldian.
Euskaldunen arteko inkomunikazio egoera horrek izan du pisurik
antzezlana prestatzeko orduan. Hala, hiru euskara molde -Iparraldeko
batua, Hegoaldeko batua eta zuberera- hitz egiten dituzte, hurrenez
hurren, Fuchsek gorpuzten dituen koblakariak, putak eta eroak.
Jatorrizko hiru testuak Dario Fo antzerkigile italiarrarena dira, eta
hark erabiltzen dituen dialektoek eman diote bide hiru hizkera horien
erabilerari ...artikulu osoa ikus (www.berria.info)
Gasolinaren sarraskiak direla eta, ozona pixka bat gehiago hondatu eta horra gaituzue berriz euskal bideetan gaindi. Azpeitian edota Donostin ikusten ahalko gaituzue, edo zuen lagun batzuek, edota zuen lagunen lagunek, nork daki. Hara, ez gira bloglari apartak, baina zaletzen goaz. Beraz pitz eta idatz. Pott eta ttink.
Aste zonbaiten etenaldia iragan, eta PTDP-ren hiru sorkuntzak (Aulki Hutsa, Juglarea Puta eta Eroa, eta Tartean), Gipuzkoa eta Bizkaia aldean ibiliko dira (egutegia ikus). Anartean, frantses eta okzitandar hizkuntzetan emaiten saiatuko gira uda huntan, Sant Joan de la Blaquièira herrian hain zuzen (Lengadòc). Hitzordua beraz Cevenas inguruetan, ala bidean, edo berantago Euskal Herrian. Laster arte.
Urtero bezala euskarazko zenbait ekitaldi antolatu dira Miarritzen Bi
harriz lau xori ekimenaren harira, eta urtero bezala aukera politak
sortu dira bertako euskaldunen arteko giroa biziberritzeko. Gainera,
hasierako lehen bi egunetan Le petit theatre de pain izan da ekimeneko
protagonista, eta aurkeztu dituzten hiru antzezlanek aukera eman digute
Nafarroa Behereko konpainia gaztearen bikaintasuna ezagutzeko ...artikulu osoa ikus (www.berria.info)
“Aulki hutsa” antzeztu zuen Petit Theatre de Pain taldeak Donaixtiko
Gaztetxean. Manex Fuchs aktore, Battitt Elizalde oholtza gaineko lagun,
Ander Lipus zuzendari.
Hau ez da kritika bat. Ez naiz objektiboa, eta ez dut izan nahi ere.
Aretoa lepo. Giro ederra. Ikusmira. Ezustea. Kalitatezko teatroa. Gozamena.
Joseba Sarrionandiaren olerkiak aukeratu ditu Manex Fuchsek “Aulki
hutsa” josteko. Estetika, energia eta zenbait sorpresa atseginetan
Lipusen eskua sumatzen zen. Atzo, aspaldiko partez, euskal teatroa ikusi
nuelakoan nago ...artikulu osoa ikus (www.berria.info)
Le Petit Théâtre de Pain taldearen hiru sorkuntza berriak bidean dira!
Azken egonaldiak hasten dira: "Juglarea..." Izuran izanen da
urtarrilaren 21-etik otsailak 8-a arte Haize Berri elkartearekin,
"Tartean" Anhauzen Garazikus elkartearekin eta "Aulki Hutsa" Alduden
Garazikus eta Aldudarrak elkarteekin. Hitz ordua hartua da beraz, lehen
emanaldientzat, otsailak 8,9, eta 10-ean. Egutegi zehatza hatsemaiten
ahal duzue EGUTEGIA sailean.
Le Petit Théâtre de Pain, kultura eta hizkuntza desberdineko hamabi artistaz osatua da. Hautu artistikoak elgarrekin egiten ditugu. Antzerki herrikoia baten alde jo nahi dugu, gure lana publiko guzieri eskainiz eta konplizidadeko harreman bat mantenduz.