Hendaiako merkatuan - 2008ko ekainaren 13tik 29ra

Euskara  Français 
Begi bi erakusketa
Blog honetako argazkiak komenta itzazu: argazkien izenburuan klikatu eta igorri zure mezua!

Euskal Herriaren eta Borgoinaren artean gurutzatzen diren begiradak

Proiektua Dijoneko ACEF elkartearen eta Euskal Kultur Erakundearen arteko topaketatik sortu da.

Dijonen iragan den Baskarad festibalaren (ikus Mixel Dhers-ren argazki-erreportaia festibalaren parte bat ezagutzeko) bultzatzaileak EKEren ganat etorri ziren euskal artistak hobe ezagutzeko asmoz. Erakusketa bati pentsatzen hasi ginelarik, Begi bi – Regards croisés erakusketak bere oraingo itxura hartzen hasi zen. Dijoneko estrenaldia martxoaren 25ean egin zen. Gaur, Hendaiako herriak erakusketa errezibitzen du bi astez Begiradak elkarteak lagundurik. Euskal artista batek, Angela Mejias-ek Borgoinari buruzko hogei bat argazki aurkezten ditu Vincent Perraud borgoinarrak egin Euskal Herriari buruzko argazkien ondoan. Gaia : ohiduraren eta modernitatearen arteko harremanak.

Bi artistek bi tokitan egonaldiak egin dituzte eta problematika horri ihardestea saiatu dira. Dijonen, ohidurak galdu dira eta folklorikoak bilakatu. Euskal Herrian aldiz, eguneroko bizitzan gehiago sartuak dira eta ohidurak berpizten dira baita ere. Erakusketa ohizko kultura bizitzeko molde desberdin horiek azpimarratzea saiatu da Euskal Herrian eta Borgoinan.

Gurutzatzen, parekatzen eta galdezkatzen diren bi begirada horiek galderak egin nahi dituzte : egiazko ohiturak ala berpiztutako folklorea? Iragarki turistikoa ala kultura aberastasuna ? Lurralde baten nortasuna nola eraikitzen da ?

Partaideak



Euskal kultur erakundea


Hendaiako Herriko Etxea



Begiradak elkartea



Association des Etudiants en Culture, Education et Formation (ACEF) de l’IUP de Dijon